Imagen
Imagen
Descripcion
Rosalyn Deutsche arte-historialaria da, eta arte modernoa eta garaikidea irakasten ditu Columbia unibertsitateko Barnard College-n, New Yorken. New York Hiriko Unibertsitateko Graduatuen Zentroan egin zituen doktoretza-ikasketak. Erruz idatzi du, eta nazioartean hitzaldiak eman, askotariko alorren inguruan, hala nola artea eta hirigintza, artea eta esparru publikoa, artea eta eskubideen adierazpena, artea eta gerra eta, azkenik, errepresentazio bisualeko subjektibitatearen teoria feministak. Artikuluak idatzi ditu hainbat erakusketa-katalogo eta antologiatan, eta, besteak beste, honako aldizkari hauetan: Grey Room, October, Artforum, Art in America, Texte zur Kunst, Society and Space, Annals of the Association of American Geographers eta Assemblage. Beste hizkuntza batzuetara ere itzuli dituzte bere lanak. Ikasketa Independienteen Programan parte hartzen du, Whitney museoan. 2009ko maiatzean, Wellek liburutegiko hitzaldia berak egin zuen, Teoria Kritikoko Institutuan, Kaliforniako Unibertsitatean. Bi liburu kaleratu ditu: Evictions: Art and Spatial Politics (MIT Press, 1996) andHiroshima After Iraq: Three Studies in Art and War (Columbia University Press, 2010). Gaur egun, beste liburu bat idazten ari da, hain zuzen ere, gerra desidealizatzen duten eta, horren bidez, gerra gogora ekartzen duten artelan garaikideei buruzkoa.
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Arte-historialaria da, eta arte modernoa eta garaikidea irakasten ditu
Tipo
Invitados