Teknologia berriak, arduino plakak, kable eta sentsoreak elkar josiz, Mikel Laboaren Lekeitioen musikara hurbiltzeko saiakera proposatzen du lantegi honek.
Hiru atal nagusitan banatuko da gure prozesua:
-Hasiera batean soinuak ehizatzen ibiliko gara Komunikazio-inkomunikazio erakusketan zehar nahiz Tabakalerako eraikinean barrena, bertako ekosistema sonoroaren bila.
-Ostean gailu teknologikoak sortuko ditugu, arduino eta sensoreen bitartez, gure musika tresnak bilakatuko direlarik.
-Azkenik, jasotako soinuekin, sortutako gailuekin eta kontrolagailu midiak erabiliz, gure konposaketa propioa eraikiko dugu, lekeitioen antzera.
Musika eta mundu teknologikoa gustoko badituzu, ez galdu erronka sonoro hau.
* Lantegia euskara hutsean izango da.
Teknologia berriak, arduino plakak, kable eta sentsoreak elkar josiz, Mikel Laboaren Lekeitioen musikara hurbiltzeko saiakera proposatzen du lantegi honek.