Aurreko udetan bezala, arratsalde batez zeruari eta astronomiari buruzko hitzaldietaz gozatuko dugu. Virginía Garcíak, Medialabeko Astronomia Hiritarraren eta Aranzadi zientzia elkarteko kideak, udako zerua eta konstelazioak nola ezagutu eta ulertu azalduko digu. Macarena Garcíak, ESAko (Europako Espazio Agentzia) kide den astrofisikariak, Baltimoretik lagunduko digu, bertan lan egiten baitu James Webb teleskopioaren azken xehetasunetan. Luxuzko aukera da bi profesional hauek entzuteko eta ezagutzeko.
Udako zerua -- Virginia García, Aranzadi Zientzia Elkartea
Dibulgazio-saioa, zerua eta bere itxurazko mugimendua ezagutzen eta ulertzen ikasteko, udako konstelazio tipikoak zeintzuk diren eta urte sasoi honetan zergatik ikusten ditugun jakiteko, eta abuztuan ikus daitezkeen planetak ezagutzeko.
Webb Espazio Teleskopioa: unibertsoaren ezagutza zabalduz -- Macarena García, ESA
Webb Espazio Teleskopioa 2021aren amaieran abiatuko da espaziora. NASAren, Europako Espazio Agentziaren eta Kanadako Espazio Agentziaren arteko nazioarteko elkarlanaren ondorioz, Webb inoiz espaziora jaurti den teleskoperik handiena eta konplexuena da. Infragorri hurbil eta ertainean irudia eta espektroak erabiliz, Webbek unibertsoko inoiz esploratu gabeko eskualdeak behatuko ditu, Big-Bangaren ondoren sortu ziren lehen izar eta galaxiak aztertzea ahalbidetuz. Galaxien bilakaera, planeta sistemen eraketa eta Eguzki Sistematik kanpoko planeten atmosferak ere aztertuko ditu. Hitzaldi honetan, Webb-ek berrikuntza teknologikoetan dituen erronkei buruz hitz egingo dugu, eta, horrez gain, espazio-ontzi barruko instrumentazioa eta misioaren bizitzan zehar egingo diren ikerketa zientifikoak aztertuko ditugu.
Luxuzko aukera da zeruaren eta astronomiaren bi profesional hauek entzuteko eta ezagutzeko.