Imagen
Imagen
Descripcion
Jaime Ireguiren arte-proposamenaren harira, espazioaren arazoak dira artistaren interes-gune nagusia. Azken urteotan, espazioari buruzko kontzeptu zabalagoari heldu dio, esparru publikoko erakusketa- eta eztabaida-prozesuen harira. 1975-1984 bitartean, Madrilen, Bartzelonan eta New Yorken bizi izan zen: hiri horietan ikasi zuen, eta zenbait erakusketa egin zituen.
1984an Bogotara itzuli zen, eta, beste artista batzuekin batera, artea erakusteko espazio independienteak sortu, hala nola Magma (1985-87), Gaula (1990-91), Tándem (1993-98) eta Espacio Vacío (1997-2003). 2000. urtean Esfera Pública eratu zuen: eztabaida-gune bat da, eta Interneten dago. Artearen eta Arkitektuaren Historia eta Teoriari buruzko maisutza dauka (Unibertsitatea Nazionala). Nazioarteko hainbat topaketatan parte hartu du, hala nola, Espazio Independienteen Lehen Nazioarteko Topaketan, Marseilan (Frantzia), eta Bostgarren Trama Topaketetan, Buenos Airesen (Argentina). 2007an, Documenta 12 jaialdian parte hartu zuen, documenta magazinesproiektuan, [esferapública] gunearekin. Gaur egun, esparru publikoan eztabaidatzeko espazioak hauspotzen ditu, Parlamentos proiektuaren bidez; irakasle elkartua da Andeetako Unibertsitatean, eta [esferapública] eztabaida-guneko editorea da. Interneteko eztabaida-gune horren bidez, hausnarketa, solasa eta eztabaida hauspotu nahi dira, arte-praktika eta instituzioen bueltan; gainera, gaur egungo arte-prozesu independienteak ere azpimarratu nahi dira.
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Artista
Tipo
Artistas y Creadores