Pertenece a Agenda Agrupación
Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado
Nezaposleni ljudi, Želimir Žilnik, 1968, 13 min, Jugoslavia
Mit csinálnak a cigánygyerekek?, Schiffer Pál, 1971, 46 min, Hungaria
Obrazy starého sveta, Dusan Hanák, 1972, 64 min, Txekoslovakia
 

Pobrezia, prekaritatea, arrazagatiko diskriminazioa eta, oro har, arduragabekeria ezabatzea Sobietar Blokeko eta Jugoslaviako erregimenek bereizgarri zituzten oinarrizko promes eta aldarrikapenetako bat zen.

Baina, jendaila abandonatu, ezkutatu eta modu aktiboan jazarri zuten. Ahultasuna, gaixotasuna, mendekotasuna, bakartze soziala, langabezia eta gutxiengoen kexak ez zetozen bat gizartearen irudi inposatuarekin eta, ondorioz, ukatu eta ezkutatu egiten zen halako lotsagabekeriaren edozein ikerketa, gogoeta kritiko, dokumentazio edo irudikapen.

Programa honetan hiru film aske eta ausart daude; hiru herrialde ezberdinetan egin ziren, eta askotariko gaiak jorratzen dituzte forma ezberdinetan. Nolanahi ere, hiru lotura harrigarri daude: hiru filmek objektatzen dute sistemaren oinarrizko engainu hau, hiru zinemagileek fedea dute irudiaren kalitate dokumentalean eta hiruei interesatzen zaizkie irudikatzen dituzten pertsonen esperientziak, sentimenduak, pentsamenduak eta jomugak, dela haien abandonua erakusteko, dela haien nortasunei hortik harago begiratzeko. Bilatzeko metodologia ezberdinak dituzte.

Želimir Žilniken Nezaposleni ljudi filmak Jugoslaviaren historiako momentu oso berezi bat ikertzen du: erreforma ekonomikoen eta merkatura bideratutako ordenarako aldaketaren garaia. Hala ere, filmak ez ditu espezifikotasun horiek argitzen; aitzitik, protagonisten gogo-aldarte espasmodiko eta bizian hasten da. Langileek konfiantza dute egitura batean, baina desengainatuta daude, eta elkarrizketa egituratu, bizi eta burutsuak dituzte trantsizioaren ondorio mehatxagarriei buruz. Žilnikek filmatzen dituen gizon kementsu eta azkarren erritmo biziari eusten dio. Batzuetan, haiengana hurbiltzen da, haien begietako kezka eta atsekabea helarazteko eta, beste batzuetan, pauso bat atzera egiten du, haien mugimenduen energia grabatzeko enkoadraketa egokiarekin. Žilnikek ez du ezein gai proposatzen edo katalizatzen, baina bere edizioan kutsu politikoa bakarrik gordetzen du. Umore, salaketa eta adierazpen hutsez betetako zortzi minutu.  

Mit csinálnak a cigánygyerekek? filmean, Schiffer Pálek Hungariako ekialdeko ijitoen bizi-baldintzak arakatzen ditu, eskolaratzean eta segregazioan zentratuta. Garaiko soziologo hungariar garrantzitsuenekin batera, Schiffer galdetzailea eta zuzendaria da, biak. Bere galdeak laburrak, argiak eta zuzenak dira, estatistikari batenak bezalakoak. Gehiago jakin nahi du eta elkarrizketatuek gehiago pentsatzea nahi du. Burugogorra eta azkarra da, eta helburu emantzipatzaile batek bultzatzen du; gainera, uste sendoa du bere galdera deserosoek gehiago hausnartzeko bide emango dutela eta gaizkileak eta biktimak aurreiritziez eta injustiziez kontzientziatu daitezkeela. Schifferrek konfrontazioan eta erantzunak etengabe bilatzean sinesten du, eta bete-betean egiten du bat sinesmen horrekin, dela tokiko irakasleen nahi gabeko arrazakeria entzunda, dela haur ijitoen inguruabar etsien lekuko izanda.

Beste bi zuzendarienak ez bezala, Dušan Hanáken filma, Obrazy starého sveta leuna eta piktorikoa da; musika klasikoa erabiltzen du eta edertasuna bilatzen du naturan eta eraikuntza zinematografikoan. Hanáken filma Martin Martinčeken (Eslovakiako Liptov herria eta bertako herritarrak erretratatu zituen) obretan inspiratzen da, eta obra horiek barneratzen eta hedatzen ditu. Filmaren hasieran iragartzen den bezala, beren etxeetara lotuta daude. Beste filmetan, migrazioa behar gisa agertzen da. Obrazy starého sveta filmeko herritar errotuentzat, mugikortasun eza beren munduaren parte izateko, objektuekin, paisaiarekin eta animaliekin kontaktuan egoteko, idiosinkrasietarako tokia egiteko eta sortzeko espazioa izateko aukera bat da. Beren egoerek ere estatuaren arduragabekeria islatzen dute, baina zuzendariak bizitzako alderdi ez hain berehalakoetan jartzen du arreta. Film hau ez da besteak bezain amorratua, baina guztietan samurrena da; ez du asmo egia politiko bat ezagutaraztea, baizik eta borroka sistemikoen alternatiba apal eta agian desegoki baina hunkigarri bat irudikatzea: gertu-gertuko ingurunea zaintzea eta mikrokomunitateetan sinestea. 

 

Descripción Corta

Simon Petri-Lukács eta Anna Babos-ek programatua, Elias Querejeta Zine Eskolako komisariotzako ikasleak.  


 

Tipo de actividad
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Lugar
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Lugar
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2021
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
Subtitulo
Simon Petri-Lukács eta Anna Babos-ek programatua
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si