Imagen
Imagen
Descripcion
Michelle Teranek, bere jardunaren bidez, arte garaikideko ekintzak eta engaiamendu sozial eta politikoa uztartzen ditu. Ikuspegi kritiko batetik heltzen dio komunikabideei, konektagarritasunari eta harrerari, hiriaren ikuspegitik. Zelatatzearen, kartografiaren eta sare sozialen lengoaiak baliatzen ditu, horretarako. Itzulpen-estrategiak eta baliabide sozialetako artxibogintza garaikidea ere baliatzen ditu. Hainbat diziplina jorratzen ditu, hala nola filmak, testuak, performanceak, instalazioa, sareko lanak, parte hartzeko gertakariak eta esparru publikoko esku-hartzeak. Ikerlari ere dihardu, Bergen-eko Arte eta Diseinuko Akademian (KHIB), Novergiako Arte Ikerketa Bekaren Programa dela bide (praktikan oinarritutako doktoretza). Hainbat sari irabazi ditu, hala nola Transmediale saria (2010), Turku2011 Digital Media & Art Grand Prix saria, Prix Ars Electronica ohorezko aipamena (2005, 2010) eta Vida 8.0 Art & Artificial Life International Competition saria. Gaur egun, krisialdiko subjektibitateak ikertzen ari da, berriki sortutako mugimendu politikoen harian (2011 ostekoak). SYNSMASKINEN arte-taldeko kidea da. Talde horrek, krisi politiko garaikidearen zazpi alor jorratzen ditu. Kanadan jaio zen, eta, gaur egun, Berlinen bizi da.
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Artista
Tipo
Artistas y Creadores