Chris Kraus (AEB, 1955) artea eta literatura esparruetan kultur ikono bat da. Zinea egiten hasi bazen ere, ondoren sortutako testu literarioak eta irudiaren ingurukoak izan dira ondorengo artista askorentzat erreferente eta mugarri. Erakusketan filmografia eta testuen arteko elkarrizketa bat planteatzen da, izan ere denbora pasa den arren, performatibitatearen erabilera, lengoaia desberdinen nahasketak eta prozesu kolektibotik ekoizteak, gaurkotasun handia ematen dio bere lanari.
Egungo irudi kontsumoaren gaindosiarekin… zer gertatuko litzateke irudien ordez hitzak jarriko bagenitu? Edota filmetan testuak agertuko balira? Irudi eta hitzen arteko harremanak landu, eta duten potentzialitatearekin narrazio berriak sortuko ditugu.
Saioak:
Urriak 16, 11:00etan
Abenduak 18, 11:00etan
Para más información: hezkuntza@tabakalera.eus
Familientzako arte-lantegia (+5 urte).