Imagen
Imagen
Descripcion

What, How & for Whom/WHW kuradore-talde bat da. 1999an sortu zen eta Zagreben eta Berlinen bizi dira. Bertako kide dira Ivet Ćurlin, Ana Dević, Nataša Ilić, Sabina Sabolović eta Dejan Kršić diseinatzaile eta publizista. WHW taldeak hainbat ekoizpen-, erakusketa- eta argitalpen-proiektu kudeatzen ditu, eta Gallery Nova zuzentzen, Zagreben.
 
2000. urtean egin zuten beren lehen erakusketa, Zagreben: What, How & for Whom, on the occasion of 152nd anniversary of the Communist Manifesto. Orduz geroztik, WHW hainbat nazioarteko proiektutan aritu dira, hala nola Collective Creativity, 2005ean, Kunsthalle Fridericianum arte-zentroan; What Keeps Mankind Alive?, 2009an, Istanbulgo 11. Biurtekoan, eta One Needs to Live Self-Confidently…Watching, 2011n, Veneziako 54. Biurtekoan, Kroaziako atalean. Azkenaldian, hainbat proiektutan ibili dira, hala nola Meeting Points 7 jaialdian, Zagreb, Antwerpen, Kairon, Hong-Kongen, Beiruten, Vienan eta Moskun egin zen jaialdi hori, Ten thousand wiles and a hundred thousand tricks izenpean, 2013an eta 2014an. Horrez gain, 2014an, erakusketa antolatu zuten, Really Useful Knowledge,Madrilgo Reina Sofia museoan, eta, 2015ean, aldiz, So You Want To See, e-flux galerian, New Yorken, eta David Maljković,Retrospective by appointment, Gallery Nova galerian, Zagreben.
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Kuratore-taldea
Tipo
Artistas y Creadores