Imagen
Imagen
Descripcion

Zinemagilea eta ekoizlea da Marina Lameiro. Ikus-entzunezkoen Komunikazioan lizentziatu zen Juan Carlos Erregearen Unibertsitatean, eta Sorkuntzako Dokumentalari buruzko masterra egin zuen IDEC-UPF unibertsitatean, eta Ikus-entzunezkoen Muntaien Graduondokoa unibertsitate berean. UnionDocs zentroko Collaborative Studioko (CoLab) kide izan zen New Yorken, artista egoiliar gisa.

2018an estreinatu zuen bere lehen film luzea, Young & Beautiful, besteak beste Punto de Vista Jaialdiko Publikoaren Sari Berezia jaso zuena 2018an, Feroz Sarietarako izendapena lortu zuena eta 20 herrialde baino gehiagotan ikusi ahal izan dena. Arantza Santesteban zuzendariaren 918 Gau film luzearen ekoizleetako bat izan da; Doclisboa jaialdiko Lisboa Hiria Sari Nagusia eta Turingo Zinema Jaialdiko film dokumental onenaren saria jaso ditu, besteak beste, film horrek. Paraiso da Lameiroren azkeneko lana; FidMarseille jaialdian estreinatu zen nazioarte mailan, eta nazioarteko hainbat jaialditara eraman dute, hala nola Reykjavik International Film Festival eta Mexikoko Black Canvas jaialdietara.

 

Tipo
Artistas y Creadores