Imagen
Imagen
Descripcion

Erraiak, ukabilkada, odoljarioa da Sangre Fucsia. “Irratia maite dugu, aditzeko, komunikatzeko eta batzeko bidea baita. Irratia aditu eta sortzeko beharra dugu, zuzenean, mikrofonoen aurrean, kontrol teknikoekin nahas-mahasean; soilik ahotsa eta soinua erabili, interesgarria eta garrantzitsua deritzogun oro konpartitzeko, betiere gure inguruko gauzak, oso gertu gertatzen direnak. Irratia egin nahi dugu, erraietatik, odola bezain indartsua eta bizia da desira hori, eta fuxia kolorekoa da, hainbat koloretatik harago: feminismoaren bioleta, anarkosindikalismoaren gorri-beltza, LGTB mugimenduaren arrosa, ortzadarraren kolorea. Borroka horiekin guztiekin lotzen gaitu fuxiak, baina geure erara: autokritika eta umorea abiapuntu, beti”.
 
Errealitateari erantzuteko orduan, guretzat, “herstory”-ak berebiziko garrantzia du, horregatik, Sangre Fucsia-ko kideok zera proposatzen dugu, erresistentzian buru-belarri borrokatu zirenak ikusaraztea, ikusezinak izan baitira, luzaroan. Programa honetan, ahaztutako emakumeak berpiztuko ditugu, geure ahotsen bidez.
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Erraiak, ukabilkada eta odoljarioa
Tipo
Invitados