Texto Destacado

Zaldiek amesten dutena da Priscila Fernandes-ek Situ-akzioak-en edizio berrirako proposatutako erakusketa.

Multimedia
Imagen Preview/Poster
Eventos - Agrupaciones Pertenecientes
Texto Horario
Asteartetik igandera: 12:00-14:00/16:00-19:00
Texto Fecha
2023 API 28 - 2023 ABU 27
Pasada?
Si
Descripción Larga

Priscila Fernandes artistak Zaldiek amesten dutena izeneko erakusketa sortu du Situ-akzioaken edizio berrirako. Proiektu honek artearen bidez jolasteko, zentzumenak aktibatzeko, ikasteko eta esperimentatzeko espazioak sortzen ditu. 

Erakusketak zenbait galdera planteatzen ditu, esaterako, nola ihes egin dezakegun heroiaren boterearen eta pribilegioaren iruditik, edo nola goraipatzen ditugun heroi batzuk eta nola ahazten ditugun beste batzuk. Heroi horien zaldiek, jabeengandik askatu eta ihes egiten dute, erakusketa-espazioko bisitariekin batera narratiba berriak sortzeko. Azken finean, Fernandesek heroiaren kontzeptua iraultzea proposatzen digu, heroiaren gure ikuspegi propioa sortzeko.

Aretoko paretak irudiz osatutako mural batekin daude estalita; IPI Karmengo Ama eskolako haurrek eta familia-talde batek etorkizunari buruz sortutako imajinarioaren irudiak biltzen ditu, artistak orainaren inguruan duen ikuspegiaren irudiekin batera. Parte-hartzaileek diseinatutako buruak dituzten zaldi mekanikoak espazioan zehar dabiltza lauhazka. Fran MM Cabeza de Vaca artistak konposatutako melodiak izango ditugu lagun abenturaren soinu-paisaia osatuz. Aretoan dagoen plataformaren gainean mozorrotzeko aukera izango dugu, baita bertan erlaxatzeko parada edota poemak irakurtzekoa. Zaldien eskulturek beraien idulkietatik pentsatzen dutenaren beste ikuspegi bat izatera eramango gaitu.

Ikusi, entzun eta zamalkatu. Ozen irakurri edo ametsetan xuxurlatu. Musikaren erritmoa jarraitzen saiatu edo erritmo berria asmatu. Funtsean, espazio honek, jolasaren bidez egungo eta etorkizuneko kontakizunak asmatzeko edo eraldatzeko gonbidapena egiten du.

 

Inaugurazioa: Apirilak 27, arratsaldeko 17:00etan, Lau Pareta aretoan (1. solairua). 

 

* Larunbat eta igandeetan, 12:00etan, familientzat dinamizatutako saioak egingo dira. Erreserba egiteko: tabakalera.eus

* Maiatza eta uztaila artean eskola eta taldeentzako saioak egingo dira goizez. Informazio gehiago: hezkuntza@tabakalera.eus

Temática
Imagen Listado
Imagen
Año
2023
Tipo Agrupación
Erakusketa
Invitados
Contenido Relacionado
Colaboradores
Texto para colaboradores
Babeslea
Información Adicional
Titular Invitados
ARTISTA