Imagen
Imagen
Descripcion

Mónica Arnanz (Madril, 1996) Zineman graduatu zen Camilo José Cela Unibertsitatean, eta, ikasketak amaitzeko, espezialitate aipamena egin zuen Zuzendaritza Artistikoan. Fashion filmaren generoko zuzendari gisa egin zituen lehen lanekin ia milioi erdik ikustea lortu zuen. 

Geroago, fikziorako jauzia egin zuen; bere lehen film laburra —Una Historia Azul (2021)— argitaratu zuen, eta Madrilgo Erkidegoaren eta Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuaren (ICAA) babesa lortu zuen. Proiektu horrekin hainbat jaialdi ospetsutan hartu du parte; honako hauetan, esaterako: Film Laburren Astea, FICIE, FESCIGU, IBICINE edo Sonoma International Film Festival delakoa. Era berean, 3 izendapen lortu zituen Fugaz Sarien azken edizioan, eta Ribadeoko Jaialdian film labur onenaren saria irabazi zuen. 

 

Eventos participa
Tipo
Artistas y Creadores
2deo