Orden
0
Equipo
Año
2023
Idioma
Sinopsis

Evaristo Valleren margo honetan asturiar nekazari talde bat ikusten dugu, laino ilun batzuei begira. Baina koadroak daukan berezitasun nagusiena ez dago begibistan. Koadro hau birritan margotua izan zen, bata bestearen gainean. Lehen margoaren berri garaiko argazkien bitartez iritsi zaigu bakarrik. 1922an margotu zuen Vallek, duela mende bat, "Aeroplano" izenburuarekin. Orduko eszena argitsuagoan, nekazari talde berbera ikus zitekeen, laino bare batzuen artean ageri zen hegazkin bati begira. Garai hartan hegaldiak lotuagoak zeuden kirolera, espektakulora, aurrerapenaren promesara. 20 urte beranduago, 1949an, Vallek aurrekoaren gainean margotzen du berriz. Hegazkina laino ilunez estaliz, koadrotik -zein izenburutik- desagertaraziz. Iraultza asturiarraren eta gerra zibilaren ondoren, bonbardatua izan den biztanleriagan akaso barneratua dagoelako dagoeneko, traumatikoki. Lurreko markak, bizigarria den ororen aztarnak ere desagertu dira. Egun, margolan hau, "La nube" izenaz ezagutzen da.

Novedades
No
Destacado
No
Formato
Tipo Contenido
Contenido Principal
Audio file
Imagen Listado
Imagen
Evil Eye_Aeroplano_EValle
Pie de imagen
Aeroplano, Evaristo Valle
En Home
No