Imagen
Imagen
Descripcion






Musikari eta aktibista sahararra da Aziza Brahim. Disko bat kaleratu berri du, Abbar el Hamada [Hamadan zehar]: sekulako musika-adierazpena da, konpasioz betea, eta bizi dugun garai nahasia du hizpide eta helburu. Errefuxiatu-esparru saharar batean jaio zen Brahim, Argeliako desertuan, baina deserrian bizi izan da azken bi hamarkada luzeetan (lehenik, Kuban; gaur egun, Bartzelonan). Brahimen bizitzak eta musikak errefuxiatuen eta migranteen eguneroko tragedia haragiztatzen dute, bai eta haien itxaropenak ere. Europan eta munduko beste toki batzuetan, berriz ari dira altxatzen murruak eta harresiak, hortaz, Aziza Brahimen erresistentzia poetikoa, pasio biziz kantatzen baitu, bereziki da aproposa eta politikoa.
 
Aziza Brahimek beste bi musikarirekin batera kantatuko du: Guillem Aguilarrek baxua joko du, eta Pep Mendozak, berriz, gitarra.





Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Musikaria eta aktibista
Tipo
Artistas y Creadores