AWWZ b2b AI Dj, Awwz ekoizle eta djaren eta UPC - Barcelona Tech taldeko Mireia de Gracia, Casimiro Pio eta Marta Ruiz Costa-Jussà adimen artifizial, soinu ikerlari eta ingeniari taldearen arteko lankidetza proiektu berezia da.
Emanaldi honek AA-k generoen sailkapenak egiteko eta DJ izateko duen gaitasunaren elkargunean jokatzen du. Bereziki trebatutako AA bat, track liburutegi zabal bateko YouTubeko iruzkinak aztertu ondoren, "Back to back" Dj Set batean giza Djari abestiak iradokitzeko eta jaurtitzeko gaitasuna izango du. AA-k proposatzen dituen abestien erantzunak AWWZ dj-ak aukeratuko ditu, elkarlan prozesu batean, entzuleak gustu musikaleko gaien inguruan eta dj bere entzulegoa "irakurtzeko" duen gaitasunari buruzko hausnarketa egitea gonbidatuz. Dj saio esperimental hay bada ere Djing-aren etorkizuneko bide berriak arakatzeko modu berritzaile bat.
Aurkezpena, ikusentzunezko eta Dj set esperimental honetan adimen artifizialaren eta Awwz diskojartzailearen arteko lankidetza aurkeztuko da.