Deustuko Unibertsitatean Aisia eta Giza Potentzialean doktorea eta Euskal Herriko Unibertsitatean Ikusentzunezko Komunikazioan eta Politika eta Administrazio Zientzietan lizentziatua.Euskal Ikasketen Institutuko ikertzaile elkartua eta Deustuko Unibertsitateko Gizarte Zientzien Fakultateko irakaslea da. Humanitate Digitalen Ikerketa Gunea (HDGunea) proiektuaren koordinatzailea ere bada, Udako Euskal Unibertsitatearen (UEU) eta Errenteriako Udalaren arteko lankidetzan. Bertan, eremu eta jakintza humanistikoen eta egungo eta etorkizuneko garapen teknosozialen arteko gurutzaketak eta talkak aztertzen dira. Haren ikerketa ildoek teknologiaren, kulturaren eta hizkuntzaren arteko elkarguneak aztertzen dituzte, eta interes berezia dute subjektuak ingurune mediatiko eta digitaletan duen esperientzian.