Imagen
Imagen
Descripcion

AWWZ Espainiako eta Latinoamerikako Dj eta produktore entzutetsuenetariko bat da gaur egun. Bere ekoizpenetan moldakorra eta kolaborazioen zalea, Galaxxxy Sandwich, Finesse Records edo Nacional Records bezalako zigiluetan entzun dezakegu, baita SIMONA, LaBlackie, Lost Twin, BSN Posse, Teen Flirt, Adrian Be edo Lauren Ninerekin kolaborazioetan ere.

Dj gisa, AWWZk Espainiako, Erresuma Batuko, Italiako, Argentinako, Kolonbiako eta Guatemalako kabina garrantzitsuenetako batzuk konkistatu ditu, besteak beste. Horren lekuko dira, halaber, Sónar Festival (Bartzelona, Lisboa eta Buenos Aires) eta Boiler Room (Espainia eta Mexiko) bezalako erreferentziazko jaialdietan egindako agerraldiak. Dantzarazteko duen trebetasuna, testuingurua edozein dela ere, Somerset House, MATE eta Arts Santa Monica museoetan ere gozatu ahal izan da.

Sónar S+T+ARTS egitasmoan aurkeztu berri du Dj B2B proiektu berritzaile bat, Adimen Artifizialarekin, UPCrekin lankidetzan, orain Tabakalerara iristen dena.

Kataluniako dj eta ekoizlea BEATSxUS proiektuaren sortzailea ere bada. Proiektu horretan neskak eta ez-bitarrak ekoizpen eta dj munduan hasten dituzte, Espainian doako workshopak eta studio session-ak eskainiz.

Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Dj eta produktorea
Tipo
Artistas y Creadores