Orden
-4
Equipo
Ciclo - Programa
Autor/es
Año
2023
Duracion
00:03:22
Idioma
Subtitulos
Sinopsis

"'after the night, the night' lanarekin, intimitatea esperimentatzeko aukera desberdinak esploratu nahi ditut. Monogamia zalantzan jarri nahi dut, gure giza harremanetan eragin handia izan duen gizarte-egitura den aldetik. Ba al dago alderik bestearekiko leialtasunaren eta norberarekiko leialtasunaren artean? Zer zerikusi dute erlijioak eta jabetza pribatuak monogamiarekin, hura gaur egun ezagutzen dugun moduan? Intimitatearen barruan zaurgarritasunerako, umiltasunerako eta enpatiarako dauden espazioetan murgildu nahi dut. Neure gorputza erabili nahi dut intimoa dena azalean nola adierazten den esploratzeko. Eta Naomi denbora alternatibo batean murgilduta aurkitu nahi dut, xuxurlazko denbora batean, ukimenezkoan, une baten hatsean aurkitutako amaigabeko denbora batean

Ekoizpen-herrialdea: Herbehereak
Iraupena: 90 min
Gidoia: Naomi Pacifique
Hizkuntza: English, Spanish, French, Dutch
Filmaketa-formatua: 16mm.

Sinopsia: Gaur gauean, bere azkenaldiko harreman batekin monogamiara itzuliko dela esango dio Naomiren bikoteak. Monogamiarik ezaren errealitate gogorraren aurrean dagoela, Naomi Amsterdamgo kaleetara aterako da intimitate anitzeko gau batez gozatzera, horrelako harremanekin konprometitzen zergatik hasi zen gogoratzeko. Eta hiriko kale harriztatuetan begiratzen, entzuten eta hizketan ari den bitartean, luzatzen ari al da gaua edo jendearen leihoetako argiak ilargiarekin sakon hizketan besterik ez dira?

Novedades
No
Destacado
Formato
Tipo Contenido
Contenido Principal
Imagen Preview/Poster
Imagen Listado
Imagen
En Home
Si