Imagen
Imagen
Descripcion

Donostian jaioa, diseinu grafikoa ikasi ondoren Bartzelonara mugitu zen muntaia eta zineman trebatzera eta txikitatik izan zuen grina betetzera: animazioa ikasi. Han pasa zituen lau urte Stop motion, 2d eta 3d teknikekin jolasean eta bere gaitasunak hobetzen. 

Hainbat laburmetrai eta proiektu desberdin egin ondoren, ezingo luke bere burua animatzaile bezala bakarrik izendatu, ilustrazioarekin eta narratibaren artean ere saltoka ibiltzen bait da. 

Bere imajinarioa ideia biziez josia dago, eta bere mundu artistiko pertsonala misterioz, umorez eta euskal iruditeri zein mitologiatik berreskuratutako elementuez.

Cargo - Nota descriptiva
Animatzailea eta ilustratzailea
Tipo
Artistas y Creadores