Imagen
Imagen
Descripcion

Vincent Meessen (Baltimore, EEBB, 1971. Bruselasen bizi da eta lan egiten du). Hainbat medioren bidez Meessenen helburua dokumentua esperimentatzea eta esperientzia dokumentatzea da. Bere ikerketek asoziazioa eta eskuratze keinuak lantzen dituzte. Hauek narratiba kritiko gisa berridazten dira modernitate okzidentalaren jatorri koloniala landuz. Meessenek bizitza ematen die berriro kolonialismoaren aztarnei gaur egun eta eskenatoki espekulatibo berriak irekitzen ditu.

Bai artista eta bai komisario gisa Meessenek prozesu kolaboratiboak erabiltzen ditu egileari autoritatea kenduz eta adimen kolektiboa nabarmenduz. Beste hamar artistekin batera Meessenek Belgika errepresentatu zuen Veneziako 56 bienalean.

Bere azken bakarkako erakusketak ondorengoak dira: Sire je suis de l’ôtre pays WIELS-en, Bruselasen, 2016 eta Patterns for (Re)cognition Kunsthalle Baselen 2015.

Bere azken talde erakusketak ondorengoak Taiwanen eginiko Taipeiko Bienala eta Toulouseko Printemps de Septembre dira. 
Proyectos participa
Cargo - Nota descriptiva
Artista
Tipo
Artistas y Creadores