Imagen
Imagen
Descripcion

Camilo Restrepo (1975, Medellín, Kolonbia). 1999. urtetik aurrera Parisen bizi da, eta bertan dihardu lanean. L'Abominable, zeluloidea lantzen duten zinemagileen laborategi independenteko kidea da.

Bere filmografia lau film laburrek osatzen dute, eta horien artean nabarmentzeko modukoak dira La impresión de una guerra (2015) eta Cilaos (2016), Locarnoko Zinema jaialdian Pardino d'Argento saria irabazitakoak bi-biak. Sari horrez gain, La impresión de una guerra filmak beste 7 sari ere eskuratu ditu ospe handiko zinema jaialdietan.

Tropic Pocket (2011) eta Como crece la sombra cuando el sol declina (2014) film laburrak zinema latinoamerikar garaikideari eskainitako erakusketa garrantzitsuetan sartuak izan dira.

Camilo Restreporen lanak "found-footing" izeneko dokumentu-artxiboaren erabilera baliatu izan du sarritan, errealizatzaileak berak filmatutako irudiekin nahasian.

Tropic Pocket, Como crece la sombra cuando el sol declina eta La impresión de una guerra film laburrek Kolonbiako historia garaikidea aztertzen dute, ikerlan dokumentala errebindikatuz hirurek, bakoitzak bere modu berezian baldin bada ere, baina esperimentu gisako kontakizunetik jorratuta betiere.

Cilaos izeneko filma, ordea, fikzioa da, aurrenekoz, eta ikuspegi eta perspektiba berriak irekitzen ditu egile honen filmografian, aurreko film laburretan planteatutako kezketatik erabat askatu eta aldentzen ez bada ere. Cilaos filmak "zauri colonialak" eragindako gizarteen sustrai mitikoak eta kultu edo gurtza autoktonoak ikertzen ditu.
Proyectos participa
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Zinemagilea
Tipo
Artistas y Creadores