Imagen
Imagen
Descripcion
John Barker Londresen jaio zen 1948. urtean. 1970etik aurrera, testu ugari argitaratu izan ditu John Barker-ek politika ekonomikoaz, idazlez eta idazletzaz, oro har, psike kapitalistaren eta oportunismo ideologikoaren inguruan landutakoak ahaztu gabe. Idatzi horiek guztiak Red Notes; Mute; Adbusters; Capital and Class; Telepolis; MELA; Science as Culture; Variant; edo Scottish Left Review bezalako argitalpenetan agertu dira. Aurrekoez gain, kokainaren politika ekonomiko kolonialari buruzko saiakera bat, “From Coca to Capital” izenekoa, idatzi zuen Madrileko MNCARSeko Principio Potosí erakusketarako. Bere kontakizun laburrak The Edinburgh Review, 3ammagazine; Passport; edo Brand bezalakoetan; eta Stewart Homek argitaratutako “Incendiary Device” antologian agertu dira.
Berrikiago Ines Doujak artista austriarrarekin aritu da lankidetzan, arroparen eta kolonialismoaren inguruan garatutako Loomshuttles Warpaths proposamenean idazle eta performer gisa jardunez, lan horren hainbat zati Sao Paulon eta Busan-en erakutsiz.
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Idazlea
Tipo
Invitados