Izena emateko epea 2023ko abuztuaren 28tik urriaren 2ko 12:00ak (eguerdia) [UTC+1] arte egongo da zabalik. Deialdien emaitza, 2023ko azaroaren 3an jakinaraziko da. Hautagaiak astebeteko epea izango du egonaldiaren onarpena egiteko.
Izen-ematea Tabakalerako webgunearen bitartez egitea beharrezkoa da; horretarako, izen-emate orria bete eta jarraian zehazten den hurrenkeran, hurrengoko dokumentazioa atxikitu beharko da:
- Harremanetan jartzeko datuak: izena, abizenak, helbidea, e-maila, harremanetarako telefono-zenbakia. Hautatutako proiektuaren ordezkari bakarra izendatuko da solaskide izateko.
- Proiektuaren deskribapena eta hautagaiek zergatik egin nahi duten proiektuaren fase hori Tabakalerako egoiliar diren bitartean (gutxienez 500 hitz, gehienez 1000).
- Proiektua azaltzeko lagungarri den material grafikoa edo bestelakoa.
- Gutxienez aurretiaz garatutako 4 lanen aurkezpena, bakoitzaren irudiekin.
- Proiektu garapenerako gorabeherako aurrekontua, bai eta premia guztien aurreikuspena ere.
- Egoiliar den aldirako aurreikusitako lan-egutegia.
- CVa eta bibliografia edo historia laburra (gehienez 500 hitz).
Dokumentazio guztia PDF formatuko (gehienez 10 mega, 10 orrialde) dokumentu baten bitartez helaraziko da; dokumentuaren izena modu honetara adierazi beharko da: Izena_abizena_modalitatea; adibidez: martin_bilbao_arte_proiektua.
Bestetik, helarazten den dokumentazioa euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez egongo da idatzita. Euskaraz edo gaztelaniaz baldin bada, nahitaez laburpen bat atxikituko da ingelesez. Hau edo bestelako dokumentazioren bat falta bada, epaimahaiak proiektua ezeztatzeko eskubidea izango du.