Imagen
Imagen
Descripcion

Jaleo arropa marka bat da. Zehazki, kamisetak egiten dituen marka bat. Hala ere, esango nuke, hau ez dela definizio itxi bat. Kontzeptualki, janzkerari dagozkion materialak edo euskarriak erabiltzearekin lotutako problematikak aintzakotzat hartuz, serigrafiaren bidez irudimen bisual bat (jar dezagun X), gorpuzteko aukera eskaintzen duen lan ildoa da; modaren kontzeptuarekin zerikusia duten zenbait mekanismo, joera edota jarrerak bereganatuz.

Mikel Ruiz Pejenaute (Zumarraga, 1990) marka horren sortzaile da. Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren fakultatean lizentziatua, 2014an Ikerkuntza eta Sorkuntza Masterra egin zuen  fakultate berean. Hasieran, pintura eta teknika grafikoak hartu zituen ardatz Pejenautek, baina urteekin prozedura eskultorikoetara hurbildu da. Egun, @cosasdejaleo proiektua bere prozesu artistikoarekin bateratzen du.

Disciplina
Proyectos participa
Cargo - Nota descriptiva
Artista
Tipo
Artistas y Creadores