Imagen
Imagen
Descripcion

Faltzes, 1966

Korrok literatur aldizkarian hasi zen lanean. 1988an Asisko Urmenetarekin batera Napartheid fanzine mitikoa sortu zuen eta 1992an TMEOn marrazten hasi zen, Zaldi Eroa antologia argitaratuz (TMEO Bilduma, 13. zk., 1998).

1994an, Rikardo Arregi saria jaso zuen, Euskaldunon Egunkaria-ren Nafarkaria gehigarrian argitaratutako komikiei esker. 2003az geroztik, De rerum natura eguneroko tira komikoa sinatzen du Berria egunkarirako, eta zazpi bilduma liburu ditu, Elkarrek argitaratuak. Umorista grafiko gisa egindako lan nekaezinak, gure errealitateari egunero pultsua hartuz, eta ironiko, surrealista eta naif artean egindako poetika bereziagatik, Argia Saria eman zioten prentsaren kategorian 2009an.

Sortzaile emankorra, ilustratzaile eta komikigile gisa egindako lana beste argitalpen batzuetara ere zabaltzen da, hala nola Nabarra, Aizu!, Bertsolari, Xabiroi, H28, Deia egunkariaren Ortzadar gehigarria edo Karrikiri elkartearen Karrika

Cargo - Nota descriptiva
Komikigile
Tipo
Artistas y Creadores