Noka Mentoring, Eusko Jaurlaritzak bultzatutako programa, eta Tabakalerako zinema eta ikus-entzunezkoen arloak koordinatzen du Zineuskadirekin lankidetzan, Euskadin, Nafarroan eta Iparraldean oinarritutako zuzendari berrien proiektuak tutorizatu, lagundu eta bultzatzeko.
Noka Mentoringek denbora, espazioa, testuingurua, akonpainamendu profesionala eta 4.000€-ko diru laguntza eskaintzen die zuzendari parte-hartzaileei euren filmen hasierako fasean; zuzendari-txosten sendo bat eta gidoiaren lehen tratamendua egiten lagunduko zaie, eremu zinematografikoan gaur egun eskaintzen diren garapen-laguntzak eskuratzeko aukera izan dezaten, bai Eusko Jaurlaritzakoak, bai ICAAkoak (Kultura Ministerioko Zine eta Ikus-entzunezko Institutua), eta baita nazioarteko industria zinematografikoko foro profesional eta erresidentzietara aurkeztu daitezen. Ikusmira Berriak programara, besteak beste.
Prozesu osoan proiektu bakoitzarentzat ad-hoc hautatutako hiru tutore egongo dira eta horiek hiru proiektuen jarraipena egingo dute programa osoan zehar. Hiru tutoreen profilek lotura zuzena izango dute zinema-sorkuntzarekin. Mentoringean bi alderdi konbinatuko dira: batetik, film baten ideazio-prozesura sormenaren bidez hurbiltzea eta, bestetik, proiektu horiek merkatuan eta zinemaren industrian txertatzeko beharrezkoak diren moduluen eskaintza.
- Proiektuak aurkezteko deialdiaren epea 2025ko urtarrilaren 7tik otsailaren 12ra izango da.
- Ezagutu itzazu aurreko edizioetako proiektuak hemen: 2024, 2023, 2022, 2021
Emakume zuzendari berrien film luzeen proiektuak tutorizatu, babestu eta bultzatzeko programa