Tabakalerak eta Europa Creativa Desk MEDIA Euskadik elkarlanean antolatu dute "Nola erlazionatu kazetari eta algoritmoekin" lantegia, zinema-jaialdietan edo merkatuetan prentsaren eta artistaren arteko harremana lantzeko.
Maria Guerrak eta Mariaje Gonzalezek errealitate konplexu eta hiperkonektatu batean mugitzeko tresnak eskainiko dituzte, helburu hauekin: zer komunikatu komunikabideei, nola komunikatu zure proiektua eta nola kontrolatu presentzia eta identitate digitala. Kasu zehatzetan oinarrituko da masterclassa, jardunbide egokiko kasuak aztertuz eta estatuan eta nazioartean komunikazio-arrakastako profilak aurkeztuz.
HIZLARIAK
María Guerra The StoryLab-ek ekoitzitako 'La Script' zinemako eta telesailetako podcastaren zuzendaria da, ikus-entzunezko industriako pertsonaia nagusiei egindako elkarrizketa programa. 26 urte eman ditu Cadena Ser irratian lanean (1993-2018), eta 2011n La Script sortu zuen. Ondoren, Movistar+ katean eman zuten. 1993az geroztik, nazioarteko jaialdiak egiten ditu (Cannes, Venezia, Donostia), eta Oscar sarien galak, Urrezko Globoak eta Goyako galak gidatu ditu irratirako, eta Movistar +erako. Feroz zinema eta telesailen sariak banatzen dituen AICEko presidentea da.
Mariaje Gonzalez Flor kazetaria da, eduki digitaletan aditua. Zinemako kazetari gisa lan egin du hamarkada bat baino gehiagoan. 20 urte baino gehiago daramatza esparru digitalean edukiak sortzen eta kudeatzen, horietatik 10 Microsoft News-en, lehenengo argitalpen atalean eta ondoren Espainiako monetizazio arduradun gisa. Orain, Criteriomil zuzentzen du, hezkuntza digitaleko bere proiektua, prestakuntzak, hitzaldiak eta aholkularitza-zerbitzuak eskaintzen dituena. UNESCOren eta Alianza MILen idazkari nagusia ere bada Mariaje.
Prentsa-artista harremana jorratzeko ikuspegi errealista bat egiteko asmoz zinemagileentzako tailerra.
Reserva: Taller Cómo relacionarse con los periodistas y los algoritmos
FechaInicio: 2024-06-20
FechaFin: 2024-06-20
FechaAlta: 2024-04-10
Seccion: IE Laborategia
Proyecto: Programa
Idioma: ES
Entrada: Izen-ematea
EntradaES: Inscripción
FECHAS:
idReserva: 70B73E7E-B034-4A66-83DB-EEB5751F1C8C
Fecha: 2024-06-20
HoraInicio: 10:00
HoraFin: 14:00
TituloEvento: Taller Cómo relacionarse con los periodistas y los algoritmos
TituloEventoEU: Lantegia
Sala: 2DEO
SalaES: 2deo
SalaEU: 2deo
Ocupacion: Masterclassa
OcupacionES: Masterclass
OcupacionEU: Masterclassa