Irudia eta irudiaren sorkuntza ardatz izango ditu lantegi honek, noraezatik abiatuta, irudiak modu espontaneoan eraikitzeko.
Ikus-entzunezko erreferente batzuk ezagutuko ditugu eta materiala ikertuz, irudi sorkuntzan murgilduko gara gu ere. Gure mugikorrak baliatuz, ariketa desberdinak egingo ditugu ikus-entzunezkoak eskaintzen dizkigun aukerak ikasteko; bideo berriak sortu, muntaiarekin jolastu, soinua integratu… Sortzen ditugun lanen analisia egingo dugu, taldean, ikuspegi berria eta irakurketa sakonagoa lortuz.
Lantegi esperimental batean aritzeko grina baduzu, hau da bilatzen zenuena.
*Mugikorraren kamara erabiliko dugu beraz, ekar ezazu zurea.
Lehenengo eguna (2018/08/21) - Begiratu edo ikusi
- Aurkezpena: Ikusi eta begiratu aditzeren ezberdintasunak zehaztu, begirada landu
- Begiradak bideogintzan, adibideak ikusi eta aztertu
- 1. ariketa: “Utz gaitzazue ikasten. Ez gaizki, ez ondo egiten” lelopean egingo dugu lan.
Bigarren eguna (2018/08/22) - Bideoaren teknika irudiak sortzeko
- Hainbat jakintza barneratu: teknika gehigarria, kenketa teknika eta teknika konstruktiboa
- 2. ariketa: Narrazioa sortu norberak mugikorrean dituen irudiekin
Hirugarren eguna (20118/08/23) - Zer gertatzen da soinua ekuazioan sartzen denean?
- Ikus-entzunezko lanetan soinuak protagonismo osoa eduki dezake edo irudiariaren menpean egon. Trama hauek lantzen dituzten bideo-lanak aztertuko ditugu.
- 3. ariketa
Irudia eta irudiaren sorkuntza ardatz izango duen lantegia.