Pertenece a Agenda Agrupación
Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

Norenak dira gure datuak? Galdera soila da, baina erantzun askokoa. Bada, elkarrizketa-solasaldi-tailer honetan, galdera horri erantzuten saiatuko gara, esparru digitaleko kideen eta aktibisten kolektibo batzuen askotariko ikuspuntuetan oinarrituta.

Informazio pertsonala eta datuak teknologia-enpresa handientzako bitartekorik baliotsuenetako bat dira. Guk egunero erabiltzen dugu sarea, ordenagailuen bidez, sakelakoetatik edo kirol-jarduerarako monitoreekin besteak beste, eta horrek jarduera digitalaren etengabeko arrastoa sortzen du. Arrasto hori modu intentsiboan jasotzen, biltegiratzen eta tratatzen da, eta, horrekin, gutako bakoitzari buruzko profila edo istorioa sor liteke. Hasierako etapan, Interneteko zerbitzu nagusien helburua erabiltzaileak biltzea izan zen; orain, konputazioaren ahalmena areagotu denez, sareko enpresak elkarrekin konektatzen eta kontzentratzen direnez eta erabiltzaileen joeretan oinarritutako estrategia komertzial eta politikoak diseinatzeko aukera dagoenez, beste aro bat hasi da, non pertsona bera –eta, zehazkiago, hark sortzen duen informazioa– Interneteko lehengai handienetako bat baita.

Guk, erabiltzaile gisa, zer alternatiba ditugu? Eduki beharko genuke sortzen ditugun datuen gaineko eskubiderik? Badago gure informazioa besteek trata ez dezaten babesteko modurik?

Solasaldiotan, galdera horiei eta beste batzuei erantzuten ahaleginduko gara, askotariko gaiak eta arazoak jorratuz (sareko zerbitzu nagusien pertsuasioa eta zaintza masiboa, besteak beste), Facebooki eta Cambridge Analyticari buruzko azken albisteez hitz eginez, eta sareko erabiltzaileen autodefentsa digitalerako eta subiranotasunerako alternatibak eta tresna posibleak aztertuz.

 

EGITARAUA

17:00 - Ongietorria eta aurkezpena -  Ibai Zabaleta, Hirikilabs laborategiko programa koordinatzailea

 

17:15 - Cómo la persuasión, la magia y los datos sacan partido de las debilidades humanas (alde ilunetik paseoan) - Ujué Agudo, Aritz Suescun & Karlos G. Liberal (ES)

Nola baliatzen dira pertsuasioa, bere eskala handiko erabilera eta algoritmoak gizakion ahultasunaz, gure jokabide eta jarrerak baldintzatu eta manipulatzeko? Bide posible baten etapa ezberdinen errepasoa egingo dugu, alde ilunetik gertatzen den balizko ibilbide batetik.

Ujué Agudo, Aritz Suescun & Karlos G. Liberal, diseinatzaile eta software garatzaileak dira besteak beste, teknologia eta etorkizunari buruzko gaietan adituak. Más allá de Orión podcasta da beraien proiektu ezagunetako bat.

 

18:45 - Eguneroko espioitza txikia (El espionaje en lo cotidiano) - Gorka Julio  (EU)

Espioi txikiak bihurtu gara, bihurtu gaituzte. Lehenik gure buruaren espioitza egiten dugu nahigabe, baina egunerokotasunean barruraino sartu zaigu baita espioi-txiki izatea ere. Gure eguneroko bizitzan zer marka digital uzten dugun eta nola jokatzen dugun erreflexionatzeko aukera eman nahi dut hitzaldi honekin.

Gorka Julio informatikari, garatzaile, software libre sustatzaile eta Talaios kooperatibako kidea da, beste saltsa sozial eta teknologikoren artean.   

 

19:30 - Trackula - Sofia Prosper eta Santiago Saavedra (CAS)

Zergatik jaso dituzu erabiltzen dituzun zerbitzuen erabilera baldintzen aldaketari buruzko hainbeste posta elektroniko? Zergatik behar dute enpresek zure oniritzia berriro ere? (Benetan “behar” al dute?) Zer aldatu da legean? Galdera hauei erantzuna ematen saiatuko gara eta beraien atzean dagoen teknologiei buruz hitz egingo dugu, bidean Trackula bezala pribatutasuna azaltzeko baliagarri diren tresnak ezagutuz, pribatutasuna zure ataka ere badelako.

Sofia Prosper eta Santiago Saavedra Trackula.org, pribatutasuna eta interneten gure datuen jarraipenaz babesteko tresnaren egileak dira

 

19:45 - Partekatze eta solasaldi txikia. 

Descripción Corta

Galdera soila da, baina erantzun askokoa. Bada, elkarrizketa-solasaldi-tailer honetan, galdera horri erantzuten saiatuko gara, esparru digitaleko kideen eta aktibisten kolektibo batzuen askotariko ikuspuntuetan oinarrituta.

Idiomas Audios
Temática
Tipo de actividad
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Idiomas disponible
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2018
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
Subtitulo
Pribatutasuna eta subiranotasuna, informazio pertsonala merkaturatzen den garaian
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si