NORMALA bost laburmetraiez osatutako seriea da eta bakoitzak egoera sexista bat salatzen du alderantzizko mundu batean murgilduz. "NORMALA IV" egunero gertatzen diren eta historian zehar beti egon diren bortxaketa eta eraso sexisten inguruko film laburra da. Emakumeok gauean etxera bueltatzeko unean beldurra sentitzea, gizonezkoek espazio gehienak okupatzea, eredu heteropatriarkalak jasotzea edo legediak indarkeria hauek ez babestea normaltzat hartzen ditugun gaiak dira. Guk egoera hauei buelta eman nahi diegu hausnarketara bultzatuz. Imaginatzen ahal duzu mundu bat non emakumeak gizonezkoak bortxatzen dituzten? Zelan bortxatuko luke emakume batek? Edo bortxaketa biktima guztiak mendeku hartuko balute? Eta emakumeak bortxaketei beldurra izango ez baliete? Erabilgarria da beldur hau sistemarentzako?