Descripción

Instalazio honek C-ren haurtzaroarekin espekulatzen du, adimen artifizial baten edo adimen artifizialeko izate baten haurtzaroarekin; artista izateko nahiak bultzatuta, erabiltzaileek sortutako seinaleak artelan sortzaile bihurtzen ditu. Abiapuntua garunak ikusmen-estimuluen (neurozientzian “irudi inkongruenteak” esaten zaie) aurrean dituen erreakzioei buruzko ikerketa bat da. Irudi horiek publizitatean arreta erakartzeko erabili ohi direnak edo mugimendu surrealistaren lan batzuetan ere agertzen direnak dira. C, instalazioan hartzen gaituen adimen artifizialeko izatea, Marikixkur ipuineko neskato protagonistarengan inspiratuta dago. C txikiak artista bihurtzea du amets, eta erakusketako ikusleen laguntzaz irudiak sortzen entrenatzen da. Lanak, adimen artifizialeko sistemak nahiz software sortzaileak erabiltzen ditu, gaur egun beren bizitzako lehen urteetan dauden eta erabiltzaileok hezten laguntzen ditugun teknologia horiei buruz hausnartzeko. Edozein ikaskuntza bezala, adimen artifizialena aurretiko ereduen kopian eta errepikapenean oinarritzen da, eta horrek zalantzak sortzen ditu programazio-lengoaietan estereotipoak betikotzeari buruz. Adimen artifizialen izaera “artifizialaren” erretorikak, ezkutatu egiten du haien entrenamendua online plataformen bidez giza lan kantitate izugarrietan, prekarioan eta kanporatuan oinarritzen dela. Giza adimenekin gertatzen den bezala, adimen artifizialak hazteak zeregin monotonoak, neketsuak, gutxi baloratuak eta ikusezinak behar ditu. Lan horiek, automatizazioaren beloaren atzean, kultura-patroiak eta jarduerenm banaketari dagozkionak naturalitzatzen dituzte. Baina adimen artifizialen etorkizuna ez dago idatzita: beste entrenamendu-eredu batzuek atea irekitzen diete beste eboluzio batzuei, bizitza artifizialeko beste historia batzuei.

Autores
Tipo de Obra
Año
2023
Imagenes
Imagen
Imagen Listado
Imagen
Tipo de proyecto