Descripción

 

Nora Aurrekoetxea Etxebarriaren obraren ezaugarri irmoa da egitura eta apainduraren arteko aldea, artisautza eta artearen artekoa. Gai horiek sexualitatearekin eta emozioen psikologiarekin zein bakoitzaren barneko munduarekin uztartzen ditu. Artistak DIVA (2021) eskultura aurkeztu du eta Milena Dieckman Alemaniako estilistarekin elkarlanean egin du. Obra ile-estentsioekin eginda dago: hondakintzat jotzen den materiala izan arren, egitura egonkorra da behar bezala txirikordatuta dagoenean. Gainera, ilea, bereziki emakumeena, esperientziak eta emozioak helarazten dituen materiala da. Kasu honetan, txirikorda familia- eta zaintza-keinu bat da, sortzen duen hurbiltasunagatik eta duen eguneroko izaeragatik. Era berean, keinu horrek hari bat sostengu-eremu bihurtzen du, apaindura egitura bihurtuta.

Temática
Tipo de Obra
Año
2021
Material
Ilea eta altzairua
Dimensiones
Neurri aldagarriak
Imagenes
Imagen
Emma Kunz - Nora Aurrekoetxea
Imagen
Emma Kunz - Nora Aurrekoetxea
Imagen
Emma Kunz - Nora Aurrekoetxea
Imagen Listado
Imagen
Emma Kunz - Nora Aurrekoetxea