Descripción

Sahatsa Jauregiren eskulturetan, jatorri ezberdineko objektuak artikulatzen dira engranaje mekaniko konplexuak osatzeko. Pieza bakoitza, koherentziarik gabeko organismo moduan lantzen da, parteen eta osotasunaren arteko tentsioa bilatuz. Esperientzia organikoa (gorputza) eta teknologikoaren (makina) artean aritu da azken aldian hausnartzen, ezezagunak zaizkigun gorputz batzuentzat balizko protesiak izan zitezkeen eskultura hauetan.
Playing Without End erakusketarako espreski egindako Gurpil Zulatua instalazioak irudi disdiratsuekiko erakarpenak eta hauen etengabeko ugalketak sortzen duen egonezina du abiapuntu. Irudiek beraien burua erreplikatzen duten fantasmagoría berriak gogoratzen dizkigu, akumulazioa,zanpaketa,birmoldaketa eta ezusteko antolaketaz baliatuz.
Zentrurik gabeko iruditeria honek, Internet aroaren ondorengo espiral orojale eta basatiaren aurrean kokatzen du ikuslea. Noraez honetan eroso egoten ikasi duten objetuen antolaketa zehatz bat da Gurpil Zulatua, fluxu amaigabe honetan geldialdi bat egitera behartu nahi gaituen zerbait.
 

Autores
Temática
Tipo de Obra
Año
2020-2021
Material
Mihiztaketa
Dimensiones
Neurri aldakorrak
Imagenes
Imagen
Gurpil zulatua
Imagen
Gurpil zulatua
Imagen
Gurpil zulatua
Imagen
Gurpil zulatua
Imagen
Gurpil zulatua
Imagen
Gurpil zulatua
Imagen Listado
Imagen
Gurpil zulatua