Descripción

La Fauna Zinea eta Teknologia egonaldi-deialdian hautaturiko ikus entzunezko pieza bat da, teknologiaren eta naturaren ideien inguruko hausnarketatik abiatzen da. Era berean, piezaren helburu nagusia ikuslearengan gai horien inguruko hausnarketak pizten saiatzea da ere. Lanak teknologiak gure zentzumenen bitartez soilik ezinezkoa izango litratekeen naturako esperientzietara iristeko eman diezazkigukeen aukerak aztertu nahi ditu. Teknologiaren ikuspegi kritiko gisa interpreta badaiteke ere, proiektua oso urrun dago teknologiaren aurkako alegatu izatetik. Gizakia naturaren parte delako uste sendoan oinarritzen da (nahiz eta etengabe bere ingurune naturaletik bereizi nahi izan). Teknologia giza garapena izanik, La Faunaren bitartez galdera hau egin nahi da: teknologia, zentzu horretan, naturala izan al daiteke? Natura denaren eta izateari uzten dionaren inguruko hausnarketak piztu nahi ditu, natura naturalaren eta artifizialaren esanahien inguruan.

Tipo de Obra
Año
2022
Material
Ikusentzunezkoa
Imagenes
Imagen
Pertenece al proyecto
Imagen Listado
Imagen
Tipo de proyecto