Pertenece a Agenda Agrupación
Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

 

 

18:00 HITZALDIA: Aquí y ahora, creedme, creednos, nosotrxs, los fantasmas Núria Gómez Gabriel (Presentziala eta online.tabakalera.eus).

Aquí y ahora, creedme, creednos, nosotrxs, los fantasmas  hitzaldi performatiboa da. Núria Gomez Gabriel (Bartzelona, 1987) ikertzaile eta komisarioak Ken McMullenek zuzendu eta Pascale Ogier protagonista duen Ghost Dance filma hauntologia, irudimen gotikoa eta kultura bisualari buruzko gogoeta filosofikoekin lotzen du bertan. Proposamenak zinema, teoria eta arte eszenikoen gaurkotasuna uztartzen ditu, performance curatorialaren eta hitzaldi akademikoaren arteko mugak desitxuratzen dituzten estrategia narratiboen bidez.

 

 

 

19:00 PROIEKZIOA: Ghost dance, Ken McMullen, Erresuma Batua-Alemania, 1983, 100’

Film hau inbokazio baten antzekoa da. Film hau filosofia, historia, psikoanalisia, literatura eta mamuen tratatu labur baten antzekoa da. Psacalek Pascale du izena, eta unibertsitateko antropologia ikaslea da, eskoletara joateari utzi diona, hitzekin nekatu egin delako."Hitz gehiegi", dio. Eta joan egiten da.Fuck you. "Zeraraino nago. Dena salduko dut. Banoa. Ez saiatu ni aurkitzen ", dio Pascalek. 

Filma beti gogoratuko da Pascale Ogier eta Jacques Derrida filosofoa Parisko Le Select kafetegian mamuez hitz egiteko elkartzen diren uneagatik. Eustache-ren film batetik ateratako sekuentzia bat izan liteke, bizitzak, zalantzek eta existentziak bi gorputz hartzen dituzten elkarrizketa horietako bat.

PasGaldera bat egin nahiko nizukecalek honako hau galdetzen du:

- Galdera bat egin nahiko nizuke. Sinesten al duzu mamuetan?

Derridaren erantzuna:

- Ez dakit. Galdera zaila da. Mamu bati galdetzen diozu ea mauetan sinesten duen. 

 

Eta orduan zinemaz hitz egiten dute mamuak itzultzea ahalbidetzen duen artea bezala. 

 

Geroxeago, Derridak honako galdera hau egiten dio Psacaleri:

- Eta zuk? Sinesten al duzu mamuetan?

Eta berak beste mundu batetik hitz egingo balu bezala erantzun dio.

- Bai. Zalantzarik gabe. 

 

Film honetan Pascalek itzuli den norbait dirudi. Nondik? Ez da argi geratu, baina distantzia fisikoa nabaria da. Fabrika baten hondakinen artean dabil, mamu baten antzera. Bere pertsonaiaren aldizkakotasun hori izango du alboan metraje osoan zehar. Argumentuarekin batera doan aldizkakotasuna da, ideia asko gainjartzen dituena, kontakizun bat baino benetan apunte filosofikoen liburu bat balitz bezala: haiei buruz ia ezer ez dakigun bi neska gaztek, Pascalek eta Mariannek, bidaia fisiko, mental eta diskurtsibo berezi bat aurkitzen eta hasten dute. 

Ken McMullen anbizio handikoa da zinema-fikzioa mitoei, memoriari, zinemari eta hildakoen presentziari buruzko saiakerekin uztartzeko duen nahian. Agian nahasketak ez du erabat funtzionatzen, eta gaur egun, batez ere, bitxitasun bat eta dagoeneko mundu honetan ez dauden figura handien albuma bezala iristen zaigu. Baina aitortu behar da filmak bere arriskuak izan zituela: kapituluak eta materialak nahasten saiatu zen, eta ideia distiratsuak jaurti zituen, besteak beste mamuak elektronikarekin lotzen diren sekuentzia. Tesi horrek badu irudipenetik zerbait, hildako bizidunak elkarren artean uhin elektronikoen bidez erlazionatzen diren etorkizuna aurreratzen duena.

Badira une gehiago, orain ikusiz gero, "iristeke zegoena" aurreratzen dutela diruditenak. Derridak beti esan zuen mamuak etorkizunetik zetozela, eta ez iraganetik. Pascalek Pariseko Pére-Lachaise hilerria bisitatzen du La comuna gogoratzeko. Mariannerekin hitz egiten du hildako soldaduez, fusilatuen harresiaz, borroka haren zentzuaz. Hilerri horretan dago Pascaleren hilobia, baina orduan inor ez zen hori irudikatzeko gai. Filmak berak bere tesia baieztatzen du horrela: zinema baino ez da gai garai guztiak batzeko, hildakoena eta bizidunena.

Pascalek ingelesa eta frantsesa nahasten ditu bere elkarrizketetan. Edonor has daiteke Frantziatik haratago filmatu ahal izango zituen filmak irudikatzen. Eta, azkenik, Pascalek dantza egiten du. 56. minutua: kondaira tribal bat kontatu ostean, Pascalek "sugearen dantza" deitzen duen zerbaiti ekiten dio. Zaharra eta modernoa lotzen dituen trantze bat. Azken dantza aurreratzen duen dantza. 

 
Descripción Corta

Núria Gómez Gabrielen hitzaldia eta "Ghost Dance" filmaren proiekzioa. "Non dago zinema?" nazioarteko zinema mintegiaren programaren barruan.

Temática
Tipo de actividad
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2020
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
Subtitulo
V NAZIOARTEKO ZINEMA MINTEGIA
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si