
Gidoilari eta zuzendari gisa, Jesus is B(l)ack izeneko fikziozko lehen film laburra egin zuen 2018an, Bartzelonako U22 Film Fest jaialdian Zinemagile Gazte Onenaren saria irabazi zuena. 2019an, Infraganti bere bigarren film laburrak, Notodofilmfest jaialdian finalista eta Donosskino jaialdian ikusleen saria irabazi zuen. 2021 urtean Txoriak Txori laburmetraia idatzi eta zuzendu zuen 15 hautapen baino gehiago dituena jaialdietan. 2023an Deadly Draw (Sorteo Mortal) laburmetraia idatzi eta zuzendu zuen, Kimuak-eko Euskal Laburmetraien katalogoan aukeratua. Dagoeneko 30 jaialditan egon da eta 5 sari jaso ditu. Azkenengo urteetan sarituak izan diren hainbat bideoklip idatzi eta zuzendu ditu: Liher – Teloia, Niña Coyote eta Chica Tornado-rentzat bi bideoklipez osatutako pieza, Bele – Zerua Irabazi eta Erromintxelak – Esperoan. 2023an KZ Gunea-ren kanpainaren spot-a zuzendu zuen.
Zinemaren ofizioa barrutik ikasteko aukera izan du film eta serietan zuzendaritza taldean lan eginez: Vitoria 3 de Marzo (Victor Cabaco), El Doble más quince (Mikel Rueda), Ane (David P. Sañudo), Ilargi Guztiak (Igor Legarreta), Descarrilados (Fer García Ruiz), Voy a Pasármelo Bien (David Serrano), ¿Es el Enemigo? (Alexis Morante), El Buen Patrón (Fernando León de Aranoa), Maixabel (Iciar Bollaín) filmetan, edota La Fortuna (Alejandro Amenabar), Intimidad (Netflix), Acoustic Home (HBO), Apagón (Movistar+) eta Balenciaga (Moriarti/Disney+) serietan.
2024an, Koldo Almandozen Zeru Ahoak seriearen bigarren unitateak zuzendu ditu, Txintxua films-ek (Intimidad, Ondar Ahoak, Oreina, Karmele etab.).ekoiztua EiTB-ren partaidetzarekin. Duela gutxi, Sasia sutan luzemetrai proiektua Euskal Gidoigileen Elkartearen Gidoi Mentroing programan hautatu dute.