Texto Destacado

Portugalgo zinearen etapa berri honetan adierazgarri diren zuzendariak, errealizadoreak eta filmak gonbidatuko dituen zikloa.

Multimedia
Imagen
Eventos - Agrupaciones Pertenecientes
Pasada?
Si
Descripción Larga

Paulo Rocha, Manoel de Oliveria edo João César Monteiro aipa ditzakegu 70. hamarkadan hasi eta gaur egunerarte luzatu den Portugalgo zine berriaren iraultzaren espiritu fundatzaileetako batzuk bezela. Baina ziklo honen galdera beste bat da: nor hemen eta orain? Zein da klasiko eta berrien arteko erlazioa? Eta batez ere: zergatik jarraitzen du izaten Portugalgo zineak nazioarteko zinefilia eta zinemaldi zirkuitoan presentzia berezia, eragina eta arrastoa uzten duten horietako bat? Jakin egin nahi dugu eta arrazoi horregatik jarri dugu martxan Tabakaleran 2016ko lehen seihilabetekoan gertatuko den ziklo hau, Portugalgo zinearen etapa berri honetan adierazgarri diren zuzendariak, errealizadoreak eta filmak gonbidatzeko.

 

Izen batzuk: Salomé Lamas, Gabriel Abrantes, Rita Acevedo Gomes, Maureen Fazendeiro, Joaquim Pinto, Miguel Gomes, Pedro Costa, João Salaviza, João Vladimiro, Sandro Aguilar, João Nicolau, Susana Sousa Dias, João Pedro Rodrigues, João Rui Guerra da Mata, Teresa Vilaverde, João Canijo, Gonçalo Tocha...

 

 

Bidaia bikoitza izango da hau: zinegile berriek euren filmak aurkeztuko dituzte eta era berean beraien ibilbiden garrantzia izan duen Portugalgo zinearen historiako obra bat aukeratuko dute.

 

 

Hona hemen zikloaren aurkezpenerako azken oharra: tren-hotel bat egunero ateratzen da Donostitik 19:10etan eta goizeko 07:20an iristen da Lisboako Santa Apolonia estaziora, Tajoren ertzera. Nola ez eskaini ziklo bat zine honi: gaueko tren bidai batek baino banatzen ez gaitun zinea. Oh Portugal oh! 

 

Imagen Listado
Imagen
Año
2016
Tipo Agrupación
Zikloa
Futura?
No