Oinherri sarearekin lankidetzan egiten da programa hau (2014tik gara sareko kide). Gogoeta eta ezagutzaren ekoizpen kolektiboa egiten duen taldea da, komunitatearen parte-hartzetik eta euskararen erabileratik abiatuz hezkuntza-esparruak sustatzen dituena. Hiru lan-ildotan mamitzen dira proposamenak: hainbat herritan proiektuak garatzea, teoria eta praktikaren arteko giltzaduraz gogoeta egiten duten koadernoak argitaratzea, eta mintegiak antolatzea. Lehendik ziren bost argitalpenez gain, 2017an bi gehiago egin dira, horietako bat Tabakalerako hezkuntza-lantaldeak proposatuta artea eta lankidetza-proiektuen arteko harremanaz gogoetako azterketa bat egiten duena.
Jardunaldi honetan, koadernoetako batzuen oinarri teorikoak ezagutarazteko aldi bereko lau lantegiak egingo dira: Nola egin udaleku parte hartzailea - Amarauna; Nola egin ludoteka parte hartzailea - Txatxilipurdi; Jolasa: eskubidea eta errealitatea; Arte hezkuntza eta prozesu kolaboratiboak - Tabakalera.
Eta jarraian, hurrengo koadernoaren gaia: gorputz anitzak bizitzeko modu anitzak aurkezteko eztabaida-mahai bat antolatuko da hainbat gonbidaturekin: Candela, Bilgune Feminista eta Chrysallis elkarteak, besteak beste.
Irakaslei zuzendutako topaketa honetan Oinherri sareak argitaratutako koadernoetako batzuen oinarri teorikoak ezagutuko ditugu eta hurrengo koadernoaren gaia (g