OKKRE Uge Pañedaren proiektu berria da. LCC bikote femeninoko (Editions Mego) konpositore eta ekoizlea da, eta haien bigarren albuma, Bastet, EMS EMS Stockholm, IAC Malmö eta bere Gijóngo estudioan grabatu eta ekoitzia, Sónar Festivalen estreinatu da A / V show moduan, Pedro Maia artista bisualarekin batera. Horrez gain, beste jaialdi garrantzitsu batzuetan ere izan da, Atonal Berlinen eta Mutek Méxicon, esaterako.
Geroago, Uge Pañedak, bakarka, klubaren dinamika eta techno musika testuingurutik ateratzea esploratu zuen, Aimar Pérez Galí koreografoarekin, Épica dantza-ikuskizunean; inoiz ez bezalako musika-pieza sortu zuen, Mercat de les Florsek Sónar jaialdiarekin batera ekoiztutako dantza-ikuskizunerako. Ikuskizunak kontatzen du nola gorputzak askatu egiten diren musika elektronikoaren patroi desberdinekin. Emaitza biniloan atera da Modern Obscure Music zigiluarekin, orain bai OKKRE izenarekin.
OKKREk sorkuntza-prozesu batean murgiltzea irudikatzen du, izaera eta sentsibilitate musikal desberdinak elkarrekin izatean oinarritutakoa; figura beraren hainbat aurpegi biltzen dituen poliedroa da, beste adierazpen artistiko batzuekin hartu-emanean. Egun, hainbat proiektu ikertzen eta garatzen ditu; Arkhé eta "Landscapes Series", besteak beste. Arkhé inspirazio klasiko sakona duen proiektu bat da. Autoreak bere zaletasunen arteko bi biltzen ditu, musika klasikoa eta opera, Heráclito filosofoaren teoriekin batera, eta Asturiasko utzitako fluorita fabrika-meategi zahar batean egindako kanpoko grabazioekin; hori dena softwarearekin prozesatuta, obraren konposizioaren oinarrizko elementu moduan.
Aurretik, ekoiztua zuen eduki politiko eta soziala zuten zenbait dokumental polemikotarako musika. 'Ciutat Morta', 'La Llucha', T'arajal', eta 'Free: Hadijatou contra l’estat’. Horietako batzuk izen handiko lehiaketetan saritu dituzte, Malagako nazioarteko zinema jaialdian eta Donostiako Zinemaldian, besteak beste.
Laster, KBN Rmx editatuko da; Chra-ren Empty airport Rmxs-en zati bat da, Editions Mego zigilu austriarrarekin, beste hainbat artistarekin batera, Fenneszekin, esaterako. Bere konposizioetako bat, era berean, 'I hate New York'-en musika izango da; Gustavo Sánchezek zuzendu du, eta beste hainbat artista ezagun ere arituko dira: Arca, Ryuichi. Sakamoto eta Koreless, besteak beste.
OKKRE Uge Pañedaren proiektu berria da. LCC bikote femeninoko (Editions Mego) konpositore eta produktorea da. OKKREk sorkuntza-prozesu batean murgiltzea irudikatzen du, izaera eta sentsibilitate musikal desberdinak elkarrekin izatean oinarritutakoa.