Pertenece a Agenda Agrupación
Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

Óleo sobre viento, Alejandro Pérez, Suitza, Espainia, 2019, 20'

Brief aus BrennbergPatrick Holzapfel, Austria, Hungaria, 2019, 28'

*Patrick Holzapfel zuzendariarekin aurkezpena eta solasaldia.

 

Oderay Ponce de León Bello (Elías Querejeta Zine Eskolako Komisariotzako ikaslea) Óleo sobre viento-ri buruz

Uharte-izaerak existentziaren egoera eta munduarekin harremanak izateko modua markatzen ditu. Kanpoaldetik banatzeko muga fisiko eta ideologikoak ditu, zeintzuek barruko lurraldeak ere mugatzen dituzten. Uharte bat ezin da bakardadean existitu, izaera bakartiak forma ematen dion arren. Horrela, uhartetarra naizenez, neure burua aurkitu dut horren antzeko gauzak bilatzen. Nire identitatea apur bat azaleratzeko ispilua izango diren egoerak eta pertsonak. Isla horietan, ia beti aurkitzen dut memoria; mugatua, arauz betea, batzuetan ezagutzen ditudan eta besteetan ezagutzen ez ditudan esentzietara errotua. Óleo sobre viento film labur oroitarazlea da, haizeak nahasitako urezko ispilu bat, zeinetan ez dudan aurkitzen isla zehatz bat, baizik eta izaera eta espazioa desegiten dituen irudi bat, eta, zeinak, berriro batzen dituenean, mugak, uharteak eta memoria desegiten dituen. Aldi berean, presentziaren eta faltaren inguruko hausnarketa da.

Filma ez dago momentu edo eremu zehatzei lotuta. Islek markatutako “ez-leku” batean gertatzen da, eta bertatik sortzen da Franciscoren (pertsonaia) pausoek eta olibondoz betetako uharte baten gainetik igarotzen den haizearen uluek dinamizatutako poetika bat. Deskribatzen den tokia gertakari zehatz batek markatuta dago (herri bat urez betetzea urtegi bihurtzeko). Halere, trama hori ez dago filmaren erdigunean, abiapuntuan baizik, hori baita memoriaren bilaketa eta horrekiko lotura bultzatzen duen indar ikusezina; izate mobilizatzailea, baina ez esplizitua.

Irudien plastikotasuna espresionismorako eta abstrakziorako bidean dagoen igoera progresiboan gertatzen da. Igoera horren helburua subjektua eta bere ingurua goratzea da. Margoketaren iraunkortasunaren kontra, argazkigintzan irudi iragankor bat proposatzen da, aurrera egin ahala disolbatzen doana. Forma plastiko anitzak haizearen borondatez marraztuta daudela dirudi, eta horrek eragiten du horien presentzia lehen planoan nabarmentzea. Isletan urtutako formek memoriaren eta izaeraren hauskortasuna irudikatzen dute, gizonaren eta paisaiaren urketarekin amaitzen den tesi filosofiko moduan. Antzeko ikuspuntua du Kubako José Lezama Lima XX. mendeko idazlearen pentsaera filosofikoak. Horrek subjektua adi begiratzean irudi bihurtzen den naturatzat zuen. Aldi berean natura eta irudia den subjektuaren lotura hori, berarentzat, naturaz gaindiko zerbait da. Filmaren hasieran, hori gizonaren eta bere inguruaren mimesitzat itzultzen da, eta ahotsa flamenkoa abesten duen doinu soil bihurtzen da. Duen uhartetasun-ikuspegia naturaz gaindikoari estuki lotuta dago, bere aburuz, naturaz gaindiko bihurtzen den subjektu bakartiak zabaltzen duen argitik pasatzen da uharte-izaera.

Azkenik, errealizadoreak bidaia pertsonala egiten du, bizi-espazio baten ametsa den Andaluziara itzultzeko. Bere identitate propioranzko bidaia poetikoa da, presentzia faltarekin topatzen den tokira eta horiek ezberdintzen dituen sinboloak dauden tokira.

 

Simon Petri-Lukács-ek (Elías Querejeta Zine Eskolako Komisariotzako ikaslea) Brief aus Brennberg-i buruz

Artelan batek eragindako edo partekatutako esperientzia estetiko, emozional eta moralen pertsonifikazioak bidea irekitzen du adiskidetasun berri bat aurkitzeko, munduaren ikuspegi antzeko bat, ahaidetasun bat edo gure izaeraren zatitxoak ere aurkitzeko. Gustuko dut hori egitea eta pentsatzea; esaterako, olerki antologia bat lagun onen talde bat dela. Zenbat eta anitzagoa izan eta zenbat eta purutasun txikiagoa eduki, orduan eta lagun gehiago izango ditut haiengandik ikasteko. Nire asmoa ez da gustuei buruz modu alferrean edo axolatian hitz egitea, eta lagun talde horretan ez dago besterik gabe gustatzen zaizkidan edo oro har nire estilokoak diren olerkirik edo filmik.

Atsegin handiko sentimendua baino, identifikatzeko gaitasun magnetikoa sortzen dute pieza horiek. Elementu arruntak eta funtsezkoak hitz edo irudi bihurtzen dituzte, baina, aldi berean, elementu horiek pertsonalitate baten elementu abstraktuak ere islatzen dituzte. BRIEF AUS BRENNBERG Patrick Holzapfel zuzendariaren film labur konfesional, zintzo, zirraragarria eta sakonki hunkigarria da; hots, nire ordez aurkeztu nahiko nukeen adiskide bat da. Azaldu beharko banu zer dela eta lotzen ditudan pazientzia eta kolore berdea, edo gazte nintzeneko Turingiako basoa (Thüringer Wald) nola gogoratzen dudan, edo, are garrantzitsuagoa, zer bilatzen dudan nik film batean, sinpleki, film hori erakutsiko nuke.

Izan ere, BRIEF AUS BRENNBERG filmak hogeita zortzi minutu baino ez ditu, baina gauza asko kondentsatzen ditu. Bere txertatze misteriotsuen bidez, ahozko zinta bat da, are dialektikoa ere, baina gogoratu beharra dugu gutun zatiek beren benetako esanahia hartzaileari soilik erakusten diotela. Irudiak ilunak dira eta deszifratu nahi dituenari aurka egiten diote, baina sortzen duten osotasuna hausnartzeko modukoa da. Leku-esentzia kontzeptuari ez zatzaizkio hain ondo moldaltzen, izenburuak hori iradoki badezake ere; dokumentatzen duena da basoaren erosotasun ikaragarria sentitzeko desira zintzo eta sakona, behaketa-eremu bat, ez ardura emozionaletatik isolatzeko, baizik eta gogoa askatzeko eta eremua bera erabiltzeko nahi gabeko autoanalisia egiteko, bat ere derrigortu gabe. Holzapfel zinemagilearen kezkak pertsonalak dira, eta ez die bere larritasun partikularrei formatik desbideratzen uzten; autokatalizatutako hausnarketa-modu hori soilik lortu daiteke filmaren benetako exekuzioaz egiten duen ikuspegia birsortuta. Era horretan, azken obra, benetan osatua eta zehatza, bere sortze-prozesu propioaren kronika bihurtzen da. Isilean eta bere garrantzi propioa kontzienteki aipatu gabe, BRIEF AUS BRENNBERG filmak bat-batekotasunaren botere askatzailea eta zinemagintzaren benetako independentzia erakusten ditu. Hala ere, ez du galtzen argitasunik ezta zehaztasunik ere: ez dago presarik filma birsortzeko, ez da ezusteko prozesu asaldatzailea ikuspuntu estilistikoari dagokionez. Sakontasun eta sentimendu handiz, zintak hezetasunaren munduko edertasun lasaia aurkitzen du, baita zuhaitz-azal latza eta arnasa ikusteko modua ere.

Filmaren azken atalean, herrixkak kontrola eskuratzen du eta basoa bigarren planoan galtzen da. Benetan gustatuko litzaidake zuzendari hungariarrek beren herriak modu horretan filmatzea; hau da, aurreiritzirik gabe, asperdura exotikoa sortzen duten ikuspuntu argitzailerik gabe; horrela, ni askoz ere gehiago sentituko nintzateke etxean Hungarian nagoenean.

Era berean lagun dudan artelan bat C.P. Cavafy olerkariaren As Much as You Can poema da  

Even if you cannot shape your life as you want it,

at least try this

as much as you can; do not debase it

in excessive contact with the world,

in the excessive movements and talk.

Do not debase it by taking it,

dragging it often and exposing it

to the daily folly

of relationships and associations,

until it becomes burdensome as an alien life.

Itxialdian zehar asko entzun dut Rousseau eta Schopenhauerri buruz, eta orain norabiderik gabeko bizitza xumea bekainak okertu gabe onartzen dugula ere aditu dut. Ideia hori oso azkar desagertu da! Gehiengoaren ereduak dioena oso urrun utzita, Cavafyren piezaren moduan, Holzapfelen obrak ere askatasun indartsu batez gozatzen duenaren irudipena ematen du, alegia, eguneroko zoramenaren botere zapaltzailea eta berehalako aintzatespena lortzeko desira menderatzeko bezain indartsua dena. Borondaterik badu, hain da misteriotsua ikusleari bere burua askatzeko ordu erdi eskaintzen diola.

Descripción Corta

"Óleo sobre viento", Alejandro Pérez, Suitza, Espainia, 2019, 20'


"Brief aus Brennberg", Patrick Holzapfel, Austria, Hungaria, 2019, 28'


 
Tipo de actividad
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2021
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si