Open Source X Data obrak aurretiaz egindako lan batean du oinarria eta testu-mekanismoen eta diseinua edo soinu-konposizioa bezalako gailuen bidez osatzen joan da. Oinarri hartzen duen artxiboan, ahotsaren inguruko erregistro eta ohar, sekuentziazio eta pieza arraro asko metatu dira; horietan guztietan, denbora eta luzapena jorratzen dira. Egitura horiek forma hartzen dute lanarekin aurrera egin ahala, elkarren artean lotuta, soinu-zubien, etenen eta isilune fisikoen bidez. Softwarea modu gordin eta zuzenean erabiltzea keinu minimalistatzat hartzen da. Open Source X Data proiektuak eguneroko fenomenoei buruz hitz egin nahi du, argiarekiko lotura duten materiaren egoera iragankorrei buruz, baita horiek elkarrekin jarduten duten espazioak okupatzeko aukera emango duten elementuak sorrarazi ere.