Multimedia
Imagen
Imagen
Información
Texto Apartado

Zer dira gauzak, Gauzen Internetean? izen bereko lantegiari jarraipena emateko, Kode Kreatiboko lantalde irekiak saio berezia proposatzen du, guztion artean IoT-ak (Internet of Things) eskaintzen dizkizgun aukerekin jolastu eta esperimentatzeko. Saioak Open Space moduko dinamika jarraituko du.

 

Zer da Open Space bat?

Open Space teknikak pertsona talde batek, denbora tarte txikienean gai jakin bati buruzko ideia hoberenak lortzea errazten du. Aukeran, landu nahi diren gaiak alor desberdinetan sailka daitezke (“track” bertikalak).

Open Space batean parte hartzen duten pertsonak beraien modura antolatzen dira, gai jakin batzuk proposatu eta jarraian gai horiek lantzeko bilerak antolatuz. Open Space batek egun erdi bat eta bi egun arteko denbora tartea iraun dezake. Bilera desberdinak aldi berean gerta daitezke eta parte hartzaileek zein bileratan parte hartu nahi duen libreki erabaki dezakete, baita bilera batetik bestera mugitu ere.

Open Space dinamika lau oinarri dauzka:

  • Bilerara aurkezten den edozein pertsona egokia da

  • Gertatzen dena gerta daitekeen gauza bakarra da

  • Bilera hasten deneko unea, une egokia da

  • Bilera amaitzen denean, amaitzen da

Arau bakarra dago: “bi oinen araua”. Momentu jakin batean ez zarela ikasten ari edo zure ekarpena ez dela baliogarria sumatzen baduzu, erabili zure oinak mugitzeko. Ikasi eta emateko aukera ematen dizun beste bilera batera joan zaitezke. Ez du merezi astuna edo aspergarria zaizun bilera batean geratzeak. Gaiaren inguruan interes handia duten pertsonek soilik joan beharko lirateke bilera hauetara.

 

Hirikilabseko lantegia

Hirikilabs laborategia erabiltzeko aukera egongo da nahi den edozein esperimentu saiatzeko. Photon (Particles) plakak ere erabiltzeko aukera egongo da. Saioa irekia da eta edozein idea, ikuspegi edota materialeen ekarpena ongietorria da.

 

Helburuak

Helburu nagusia esperimentatzea da, esperimentatzeko plazer hutsagatik, eta oraingoan “Gauzen Interneta”  aitzakia hartuko dugu.

Bizi dugun garaia liluragarria da, eta aldi berean kezkagarria ere bai. “gizarte darwinismo esperimentu maltzur bat balitz bezala, aspertuta dagoen ikerlari bat uneoro aurrera azkar pasatzeko botoia sakatzen ariko balitz bezala”   (William Gibson, Quemando cromo)

Gurea den sarea ulertzeko modua asmatzea gure esku dago.

Descripción Corta

Zer dira gauzak, Gauzen Internetean? izen bereko lantegiari jarraipena emateko, Kode Kreatiboko lantalde irekiak saio berezia proposatzen du.

Temática
Tipo de actividad
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2015
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
Subtitulo
“Gauzen Interneta” birpentsatzen/esperimentatzen
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si