Miguel Angel Ruizek (O.G.) itzal handia du musika berritzailearen arloan; izan ere, Espainiako musika elektroniko underground eta ausartaren aitzindarietako bat da laurogeigarren hamarkadatik. Gure herrialdeko azken hiru hamarkadetako kontrakultura elektronikoaren adierazle nagusietakoa da. Jaialdietan eta kulturguneetan emanaldiak eskaini ditu, mugak gainditu ditu eta bere zale eta kolaboratzaile dira, besteak beste Esplendor Geométrico, Francisco López, Asmus Tietchens, We Are The Hunters edo Courbes Bézier.
Hogeita hamar lan baino gehiago kaleratu ditu, horietako asko hark 1987an sortutako "Toracic Tapes” kasete-zigiluan eta hainbat izenekin (Orfeón Gagarín, Funeral Souvenir, Zoltan Coxis, Michel des Airlines, etab.). Lan horiek nazioartean ezagunak egin ziren, eta Asmus Tietchens Alemaniako maisuaren zigilurako LP bat ere grabatu zuen. Encuentros en la Tercera Edad, Contestación Capilar, Coaxial eta Han llegado los robots kultuzko album bilakatu dira. Musika paregabe, arraro, surrealista, ilun eta dibertigarria egiten du, eta askotariko estiloak erabiltzen ditu modu pertsonal eta originalean, unibertso txundigarri bat sortzeko.
Hainbat musikarirekin elkarlanean aritu da, besteak beste Siegmar Fricke alemaniarrarekin (“Eficient Refineries” bezalako lanak argitaratu dituzte) eta Cisfinitum artista errusiar ospetsuarekin, Codachrom izenaren pean (LP bat argitaratu dute). Horrez gain, Dekatron musika elektroniko kosmikoa egiten duen bikotea osatzen du Ivan Sentionaut musikari gaztearekin, eta bi LP editatu dituzte.
Proiektu guztien artetik, Orfeón Gagarin da ezagunena, zalantzarik gabe.
Miguel Angel Ruizek (O.G.) itzal handia du musika berritzailearen arloan; izan ere, Espainiako musika elektroniko underground eta ausartaren aitzindarietako bat da laurogeigarren hamarkadatik. Gure herrialdeko azken hiru hamarkadetako kontrakultura elektronikoaren adierazle nagusietakoa da.