Orly, Angela Schanelec, Alemania, 2010, 84'
Neguaren amaiera. Bi ordu Pariseko Orly aeroportuan. Emakume gazte batek (Natacha Régnier), etxera bidean, ezezagun batekin (Bruno Todeschini) egin du topo. Ama bat (Mireille Perrier) eta bere seme ia heldua (Emile Berling) lehenaren senar-oiharen eta bigarrenaren aitaren hiletara bidean dira. Bikote gazte bat (Jirka Zett, Lina Falkner) atzerrira egingo duten lehen bidaian, elkarrengandik aldendu dira. Emakume batek (Maren Eggert), azkenean, senarrak (Josse De Pauw) euren harremana eteteko idatzi zion gutuna irakurtzeko adorea bildu du espazio publikoak ematen duen anonimotasun gozoan. Guztiak daude euren planen zain. Bakoitza bere patuari jarraiki modu ezin egokiagoan egituratutako eraikin funtzionalean barrena mugitzen dira, oharkabe, laster aeroportua hustu beharra eragingo duen arrisku larriaz jabetu gabe.
Neguaren amaiera. Bi ordu Pariseko Orly aeroportuan. Emakume gazte batek (Natacha Régnier), etxera bidean, ezezagun batekin (Bruno Todeschini) egin du topo.