Alex Mendizabal eta Oier Etxeberriaren arteko solasaldia eta Oro:oro opera esperimentalaren proiekzioa. Saioa euskaraz izango da.
Oro:orð itxura desberdinak hartzen dituen komunikazio tresna erraztua da, librettoa, musika, ura, burbuilak eta imaginak 12 ekitalditan. Forma ezberdinetara egokitu ahal da, besteak beste instalazio, irrati nobela, internet zein opera jario eta urazpiko argitalpen.
Oro:orð -k islandiar-euskal pidgin-etik hartzen du inspirazioa, XVI eta XVII. mendean euskal bale arrantzaleen eta Islandiako ipar mendebaleko biztanleen artean sortu zen komertzio komunikazio tresna. Ez zen mintzatua izan baina kontabilitate liburuxketan idatzia. Internet bera bezala, ekonomia helburuko komunikazio tresna izan zen, tramankulu bat.
Opera euskaraz eta islandieraz esana eta kantatua eta ingelesez idatzia da. 1616 urtean margotutako koadroetan oinarritua, gaur egungo globalizazioaren egoeraren olatu luzea islatzen duelarik.
Islandiako FLURRR proiektuarekin batera ekoitzia.
Testua eta imagina: Erin Honeycutt
Kamera eta edizioa: François Pisapia
Musika eta aparra: Alex Mendizabal
Pertsonaiak:
Uso fotografoa
Jahangir (“Munduko Jauna”), Mughal dinastiako laugarren enperadorea
Daniel, Biblian ezaguna
Don Felipe Guaman Poma de Ayala jauna, Andeetako indígena
Zori oneko zazpi jainkoetatik hiru: Daikoku, Ebisu eta Hotei
Europa
Johannes Trithemius, De Semptem Secundeis egilea
Artemisia Gentileschi
Zuhaitz batean eseritako Andrea
OPERA OSORIK IKUSGAI DAGO HEMEN