Pablo Camacho biokimikaria, ozeanografoa, zientziaren komunikatzailea eta kultur kudeatzailea da. Ikerketa Onkologikoen Zentro Nazionalean (CNIO) hezkuntza-, arte- eta kultura-jardueretan aritu da lanean, baita Órbita Laika (La 2, Radio Televisión Españolakoa) zientzia-dibulgazioko saioan gidoilari gisa ere. Gaur egun, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioko Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioko (FECYT) Kultura Zientifikoan eta Berrikuntzakoan dihardu lanean, kultura zientifikoa, zientziako parte-hartze aktiboa eta inklusiboa eta ACTS (Artea-Zientzia-Teknologia-Gizartea) interrelazioa sustatzen duten proiektuak koordinatzen eta kudeatzen.
FECYTek zerbitzu publikorako bokazioarekin eta herritarrei zuzenduta dihardu lanean. Zehazki, bere egitekoa zientziaren eta gizartearen arteko harremana katalizatzea da, Espainiako kultura zientifikoaren hazkundea bultzatuz eta ezagutzaren transferentzia sustatuz, dibulgazioaren, hezkuntzaren, prestakuntzaren, informazioaren eta aholkularitzaren bidez. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sistemako beste eragile batzuekin lankidetzan aritzen da Espainiako zientziaren nazioartekotzean eta datuen sorreran eta analisian; eta euskarri ematen du informazio zientifikoaren eta zientzia irekiaren kudeaketan.