Frantziako greba dela eta, igandeko pelikularen proiekzioa, Paris (Raymond Depardon), bertan behera utzi behar izan dugu. Aurrerago berreskuratuko dugu. Horren ordez, Andrés Duqueren Iván Z jarriko dugu abenduaren 28an programatu dugun Iván Zuluetaren Arrebato-ri prologoa eginez eta zinegile donostiarraren pelikularen 40 urteurrena ospatuz.
Paris, Raymond Depardon, Francia, 1998, 97' JB FR, Azp. ES
Zinegile bat bere hurrengo pelikula prestatzen ari da, paper nagusia izango duen aktoresaren bila dabil. Kasting zuzendari bat kontratatuko du eta bere heroinaren bila aterako da Parisko kaleetara. Zuzendariak zalantzak izango ditu bere proiektuaren inguruan, bere buruaren inguruan, gurutzatzen den jendearen inguruan. Pelikula txuri beltzean dago filmatuta, Depardonek Parisko bustitako galtzada-harriak filmatuko ditu, estazio eta jatetxeetan dauden izpiluen argi joko eta isladak. Kontrasteak bila dauden pertsonaien ezjakintasuna indartzen du. Gazte komediante ala Saint-Lazare estazioko bidaiariak, emakume erretratu hauek Depardonek filmatzen duenarekiko daukan atxikimenduaren lekuko dira. Zinegileak esaldi honekin amaituko du: “Bakardadea gustoko dut baina ez bakarrik egotea”.
Depardonek Parisko bustitako galtzada-harriak filmatuko ditu, estazio eta jatetxeetan dauden izpiluen argi joko eta isladak.