Subtitulo
Gauean galtzen diren gorputzak
Texto Destacado

Atzera begirako osoak bere film labur, ertain eta luzeak errepasatuko ditu eta zinemaldi handietan, hala nola Venezia eta Berlinekoan, oinarritutako karrera aditzera emango du.

Multimedia
Imagen
Imagen
Imagen
Imagen
Pasada?
Si
Descripción Larga

 

 

Patric Chiharen izena (Viena, 1975) ozenki entzun zen gure planetan joan den urtean FASSBINDER + PLUS fokua prestatzen ari ginenean, Brüder der Nacht (Brothers of the night) bere filmak Querelleren (1982) zuzendariaren eta Pasolini, Kenneth Anger eta Jean Cocteau bezalako hausleen jaraunspenaren giroak oroitzen baitzizkigun.

 

 

Atzera begirako osoak bere film labur, ertain eta luzeak errepasatuko ditu eta zinemaldi handietan, hala nola Venezia eta Berlinekoan, oinarritutako karrera aditzera emango du. Casa Ugalde (2004) 16 mm-n filmatutako bere lehenengo film laburra Belforteko zinemaldian aurkeztetik hasita, bere lana etengabe ibili da nazioarteko zirkuituan: 2009. urtean Venezian Domaine opera prima estreinatu zen eta Béatrice Dalle kultuko aktoresa izan zuen protagonista. Harrezkero, beti egon da Berlinalen eta 2016. urtean Brüder der Nacht (Brothers of the night) aurkeztu zuen.

 

 

Zuzeneko zinema, dokumentalak eta fikzioak, baita larruazalaren mugimendu eta sentsualitatea behatzean oinarritutako lana ere, Si c'était de l'amour (2020) bere azkeneko lanean ikus daitekeen bezala, Gisèle Vienne artistaren Crowd obra eszenikoan oinarritutako koreografia purua, 2020ko Berlinalen dokumental onenari Teddy Award saria eman ziotena.

 

 

Patric Chiharekin hitz egingo dugu zinemaz, antzerkiaz eta modaz, Vienako gau eta zinemaz, mugimenduan dauden gorputzez eta larruazalaren sentikortasunaz, Proust eta Paul Valeryz, Buñuel, Dereck Jarman eta, nola ez, Fassbinderez.

 

 

Patric Chiha Vienan, Austrian, jaio zen 1975. urtean eta moda-diseinua ikasi zuen Parisen, baita zinema-edizioa ere Bruselan, INSAS zine-eskolan, alegia. Esan daiteke zinemak modara eraman eta modak berak berriz zinemara itzuli zuela. “Beti amestu nuen Viena, hiri gris eta goibela, uzten nuela Parisen moda-diseinatzaile izateko. Erabateko klixea. Baina aurrerago jakin nuen moda fantasiazko mundu oso itxia zela eta modarako interesa zinema maitatzeagatik etorri zitzaidala; horretaz ohartarazi nintzen Vienako zinemetan Buñuelen Viridiana, Dereck Jarmanen filmak edo Jennie Livingstonen Paris is burning ikusi nituenean. Izan ere, hainbat errealitaterekin konektatzeko gogoak etorri zitzaizkidan eta pantailan larruazalaren bidez emozioak nola azaleratzen diren liluratu ninduen” .

 

 

Eta Paul Valery aipatzen du: “Ce qu'il y a de plus profond dans l'homme, c'est la peau”.

 

 

“Gizakiarengan sakontzeko modu bakarra larruazala da, zinemagile modura graba dezakedana baita. Fassbinderen zineman bezala, emozioak betiere edertasunaren edo pertsonaien larruazal gogorraren atzetik azaleratzen dira”.

 

 

Ildo horri eutsiz, Patric Chihak larruazalaren sentsualitate eta mugimendua behatzean funtsatutako zinema defendatzen du. Gorputzaren zinema, laburbilduz. Rave batean geldo dantzatzen duten gorputzak, gaueko klubean rol bat antzezten duten gorputzak edo banatuta edo elkarrekin daudenean modu desberdinean ibiltzen diren gorputzak. Asko, baina ez guztia, transmititzen duten presentzia fisikoak.

 

 

Orain Chiak Proust ekarri du gogora, En busca del tiempo perdido eleberrian, Albertine lo egonda, berak nola lo egiten duen begiratzen duenean, ametsak argitu nahian.  “Inoiz ez du jakingo zer pentsatzen duen, bakarrik begiratu eta irudikatu ahal izango du. Hori da, hain zuzen, pertsonaiez gehien interesatzen zaidana”.

 

 

Eta horrek bultzatu zuen Vienako gauean murgiltzera Brothers Of The Night filmatzeko.  “Nire helburua ez zen gizonen prostituzioa agertzen edo azaltzen zuen filma egitea. Bakarrik mutil horien errealitatearekin borrokatzeko modua, hainbeste harritu eta nahasi zidan bizimodu hura, irudikatu nahi nuen: mugitzeko, hitz egiteko, gezurretan aritzeko, janzteko, jarduteko modua”.

 

 

If it were love filmaren kasuan, Giselek Crowd filmaren estreinaldira gonbidatu ninduen eta bereziki hunkituta gelditu nintzen. Lehenengo ilaran nengoen, performancea barne hartu ezinezkoa zen eta pertsonaiek dantzatzen zuten bitartean zuzenean muntaketa egin behar izan nuen. Obra oso irekia da eta, murgiltzen zarenean, amesteko aukera duzu. Zinemara molda zitekeela pentsatu nuen, harridura sortu zidaten emozio horiek islatzeko. Asmo handikoa eta, aldi berean, oso sinplea”.

 

 

Eta halaxe izan zen. Chihak askatasun artistiko osoz grabatu zituen entseguak, Gisèle Vienne artista zuzendu zuen, 15 dantzariak eszenan, backstageren irudiak eta guztiarekin ikuskizun hipnotikoa antolatu zuen eta pixkana itxura hartuz joan zen. Gau luze horretan aktoreek dantzatu eta erritmo berean arnasten dute, elkar erakartzen dute eta, era berean, uxatu, amodio eta sexu-tentsioko gau batean.

 

 

Patric Chihak berriz ere pertsonaien gorputz-mintzairarekin eta argiekin jolasten du, esperientzia zinematografiko osoa eskura jartzeko. Nolanahi ere, dagoeneko estilo hori Domain opera priman antzeman daiteke. Gazte baten hazkuntza pertsonalari, bere izebarekin (aktoresa: Béatrice Dalle) duen harreman maltzurrari eta bere ibilbideari buruzko film intimoa.

 

 

2009ko filmik onena” John Watersen beraren hitzetan.

 

 

Bere estiloa aldatuz joan dela onartzen du eta hala ikusiko dugu atzera‑begirako honetan. Boys like us (2014) filmeko komedia zentzugabe eta malenkoniatsutik -Chihak komediekiko zaletasuna adierazi du- edo Home (2006) filmean Austriako errepide eta basoetan zehar egindako bidaia introspektibotik; argazki-album eta idazki batzuetatik sortzen diren lehenengo film ertainera arte: Casa Ugalde (2004) eta Die Herren (2005).

 

 

“Nire ibilbidean atzera begiratzen dudanean, lehenengo filmetan nire mundua azaldu eta erakutsi nahi nuen. Eta orain, ordea, ikuslearen ikuspegitik errealitateak adierazi nahi ditut”.

 

 

All the world's a stage, and all the men and women merely players. Shakespearek egindako aipamen horrekin bere gutun zuria, fokua itxiko duen filma aurkezten digu: Marie-Claude Treilhouren Simone Barbès ou la vertu (Frantzia, 1980). Zinema porno baten hallean antzerki-eszena batekin abiaraziko da. “Desirari buruzko filmik ederrenetarikoa eta inoiz ikusi ez dudan gauaren ingurukoa ere bai, 80ko hamarkadako Paris desagertuari buruzko filma, berandu zaharberritu zenera arteko ezkutuko filma”.  Gau luze batean noraezean galtzeko ikusleari egindako gonbita, Patrick Chiaren zinema guztia zeharkatzen duen ideia.

 

 

Aurreratu digunaren arabera, proposamen hau bere hurrengo proiektuan ere azalduko da: Henry Jamesen The beast in the jungle eleberriaren moldapen librea. “Gizon bat eta emakume bat, klub bera, 25 urtez. Fantasia eta errealitateko, amodio eta tragediako istorioa”.

 

 

Beste gau luze bat zeharkatzen duten gorputzak.

 

 

2020. urteko abenduaren 5ean Patric Chiha eta Sara Hernándezen (Tabakalerako zinema eta ikus-entzunezkoen taldea) artean izandako elkarrizketa.

 

 

 

 

 

 

 

 

EGITARAUA:

 

 

 

 

 

Urtarrilak 16, 19:00etan:

 

 

Si c'était de l'amour, Patric Chiha, 2020, Frantzia, 82'

 

 

 

 

 

Urtarrilak 23, 19:00etan:

 

 

Brüder der Nacht (Brothers Of The Night), Patric Chiha, Austria, 2016, 88'

 

 

 

 

 

Otsailak 13, 19:00etan:

 

 

Boys Like Us, Patric Chiha, Austria, 2014, 90'

 

 

 

 

 

Otsailak 20, 19:00etan:

 

 

Domaine, Patric Chiha, Austria, 2009, 110'

 

 

 

 

 

Martxoak 5, 19:00etan:

 

 

Home, Patric Chiha, Austria-Frantzia, 2006, 50'

 

 

 

 

 

Martxoak 19, 19:00etan:

 

 

Die Herren, Patric Chiha, Austria, 2005, 52’

 

 

Casa Ugalde, Patric Chiha, Frantzia, 2004, 20'

 

 

 

 

 

Martxoak 27, 19:00etan:

 

 

Gutun zuria: PATRIC CHIHA

 

 

Simone Barbès ou la vertu, Marie-Claude Treilhou, Frantzia, 1980, 77'

 

 

 

 

 

Kolaboratzailea:

 

 

 

 

 

madridsmall.jpg

 

Imagen Listado
Imagen
Año
2021
Tipo Agrupación
Zikloa