Texto Destacado

Patricia Mazuy zinegile frantsesari eskainitako zikloa.

Multimedia
Imagen
Pie de imagen
copyright Alexandre Ean
Eventos - Agrupaciones Pertenecientes
Texto Fecha
URT - MAR 2025
Lugar
Pasada?
No
Descripción Larga

Tabakalerako zinemaren helburuetako bat da jendeak oraindik ezagutzen ez dituen zinemagileak ezagutzera ematea. Patricia Mazuy da horren adibide argia; izan ere, zoritxarrez, bere filmek ez dute inoiz banaketarik izan herrialde honetan. Ez dira inoiz zinema-aretoetara iritsi. 2022an, Gijóngo zinemaldiak, Márgenes zinemaldiak eta Espainiako Filmategiak foku bat eskaini zioten Mazuyri, bere zinema ezagutzeko aukera izan zezan publikoak. Orain atzera begirako moduan iritsi da aukera hori Donostiara.

Harrigarria da, zeren eta Agnès Varda, Dardenne anaiak eta Isabelle Huppert bezalako izen ezagunak baitaude Patricia Mazuyren ibilbidean eta, gainera, aintzatespen eta sari garrantzitsuak jaso ditu, besteak beste 2000ko Cannesko zinemaldian; oraindik ere, ordea, bere izen propioa ez da ezaguna. Patricia Mazuyk Agnès Vardarekin lanean hasi zuen bere ibilbidea, azken hau Los Angelesen Mur Murs (1981) filmatzen ari zenean. 1985ean Vardaren Sin techo ni ley filma muntatu zuen Mazuyk. Lau urte geroago, bere lehen film luzea zuzendu zuen, Peaux des vaches (1989), eta Cannesko zinemaldiko Un Certain Regard sailean estreinatu zuen. Sandrine Bonnaire eta Jean-François Stévenin protagonista dituen fikzioa da, eta opera prima onenaren Cesar sarietara izendatua izan zen. Hamaika urte geroago bere bigarren film luzea egin zuen, Saint-Cyr (2000), oraingoan Isabelle Huppert protagonista zuela. 2004an Basse Normandie dokumentala zuzendu eta handik hamaika urtera egin zuen bere hurrengo fikziozko film luzea, Un deporte de chicas (2011). Azken urteak Mazuyren emankorrenak izan dira, oso denbora laburrean hiru film zuzendu baititu: Paul Sánchez est revenú! (2018), Bowling Saturn (2022) ─bertan bere seme Achille Regianni da aktoreetako bat─ eta La prisonnière de Bordeaux (2024) berriz ere Isabelle Huppertekin eta Cannesko Zinemaldiko Zinemagileen Hamabostaldiaren azken edizioan estreinatu zena.

Ez da erraza Mazuyren zinema definitzea. Ikusleek bere fikziozko film luze guztiak ikusteko eta ondorioak ateratzeko aukera izango dute, baina deskubrimenduaren aurretik ezaugarri bat aipatu: askotan indar handiko pertsonaiak aurkezten ditu muturreko egoeratan. Abentura hasteko aurreneko pista txikia. 

 

Urtarrilak 23, osteguna, 19:00

Peaux de vaches, Patricia Mazuy, Frantzia, 1989, 90’

 

Otsailak 13, osteguna, 19:00

Saint-Cyr, Patricia Mazuy, Frantzia, Alemania, Belgika, 2000, 119’

 

Otsailak 27, osteguna, 19:00

Un deporte de chicas, Patricia Mazuy, Frantzia, Alemania, 2011, 101’

 

Martxoak 20, osteguna, 19:00

Paul Sanchez est revenu!, Patricia Mazuy, Frantzia, Belgika, 2018, 110’

 

Martxoak 22, larunbata, 19:00

Bowling Saturne, Patricia Mazuy, Frantzia, Belgika, 2022, 104’

 

Martxoak 27, osteguna, 19:00

La Prisonnière de Bordeaux, Patricia Mazuy, Frantzia, 2024, 108’

Imagen Listado
Imagen
Pie de imagen
copyright Alexandre Ean
Año
2025
Tipo Agrupación
Proyecto
Contenido Relacionado
Información Adicional
Futura?
No