Imagen
Imagen
Descripcion

Nazioartean ospe eta sonarik handiena lortu duten Txileko zinemagileetako bat da Patricio Guzman. Txilen izandako estatukolpearen ostean, Santiagoko Estadio Nazionalean eduki zuten preso, inkomunikatua eta fusilatua izateko mehatxupean. 1973ko azaroan utzi zuen bere sorterria. Geroztik Kuban, Espainian eta Frantzian egon izan da eta gaur egun azken herrialde horretan bizi da.

Bere obretako sei Cannesko Zinemaldian estreinatu dira, eta horien artean La Batalla de Chile, El Caso Pinochet, Salvador Allende eta Nostalgia de la Luz nabarmendu daitezke. Azken film horrekin Europako Zinemaren Akademiak emandako Sari Nagusia jaso zuen 2010ean. Guzmanek filmatutako azken obrak, El Botón de Nácar izenekoak, Zilarrezko Hartza irabazi zuen Berlinen 2015. urtean.

ollywood-eko Akademiako kide izatera gonbidatu zuten 2013an, eta FIDOCS Santiagoko Zinema Dokumentalaren Jaialdiko presidentea eta fundatzailea da. British Film Institute edo Harvard Film Archive bezalako erakundeek atzera begirakoak eskaini izan dizkiote berriki.
Cargo - Nota descriptiva
Zinemagilea
Tipo
Artistas y Creadores